Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Txupinazoa nork botako duen jakiteko itxoin behar

Eztabaidarako puntuen artean, aurtengo madalenetako txupina piztuko duena izendatzea zegoen. Orandik ere ez da jakin ordea, ez zuten eta aztertu puntu hori, Julen Mendoza alkateak azaldu zuenez, "ez dugulako nahikoa astirik izan lantzeko aurkeztu diren aukera ezberdinak".

Atzoko plenoaren irudi bat.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/24

Agintaldiko azken ohiko udalbatza egin zuten atzo Errenteria-Oreretan. Eztabaidarako puntuen artean, aurtengo madalenetako txupina piztuko duena izendatzea zegoen. Orandik ere ez da jakin ordea, ez zuten eta aztertu puntu hori, Julen Mendoza alkateak azaldu zuenez, “ez dugulako nahikoa astirik izan lantzeko aurkeztu diren aukera ezberdinak”. Horrenbestez luzatu egingo da erabakia, eta horrek esan nahi du hemendik eta ekainaren 15era arte beste pleno bat izango dela tartean madalenetako omendua aukeratzeko, hori bai, ez ohikoa izango da.

Bestalde, behin betiko onespena eman zion atzoko plenoak Migel Aldunzin kaleko 7 zenbakiko eta garaje unitatearen xehetasun azterlanaren testu bateratuari EH Bildu eta Errenteria Irabazizen aldeko botoekin eta PSE-EE eta EAJren abstentzioarekin. Bernar Lemos Hirigintza zinegotziak azalpenak eman zituen gaiaren gainean: “Nondik norakoak jakiteko gaiaren ibilbidea azaldu beharra dago. Aktuazio hori ez da egungo gobernu taldeak proposatutako zer edo zer, eta adreilua eta zementua oinarri zituzten politika urbanistiko batzuen ondorio da”.

1990. hamarkadara begira jarri zen Lemos, eta garai hartan gaiak Patxiku zelaian sortu zuen gatazka gogora ekarri zuen: “1994 urtean akordioa sinatu zuten udalak, auzo elkarteak, Arartekoak eta bizilagunek. 2004an udalaren parte batek akordio hori urratu zuen, EA erabaki horren aurka azaldu zen. 2005ean, berriz, Arartekoak beste agiri bat igorri zuen udalera eta 2006an, PERI bat onartu zuen udalak. Krisiaren ondorioz, gaia gelditu egin zen, eta orain, berriz ere mahai gainean dugu garai hartako gai bat”.

Une honetan jabetza duen enpresak terreno osoa erosi nahi duela azaldu zuen Hirigintza zinegotziak, “gobernu taldetik lehenik eta behin saiatu gara beste eremu batera eramatea proposatu die jabeei, eta erantzuna ezekoa da. Horren aurrean, eremu horretan aurreikusitakoa murriztea proposatu du udalak, eta eraikitzea aurreikusita zeuden hemezortzi etxebizitzetatik, hamabi etxebizitzara pasa da”. Sei etxebizitza eraikitzeko eremua udalarena litzateke, eta hori da udalak bertan behera utzi duena; eta hamabi etxebizitza eraikitzeko eremua, berriz, iniziatiba pribatuarena da.

EAJren kexa eta PSE-EEren eskaera

Galdera eskarien atalean EAJren bozeramailea den Maite Peñak hartu zuen hitza “kritika eta eskaera bat” egiteko: “Lotsagarria iruditzen zait nola dagoen herria”. Gobernuan dauden bi taldeei herria hauteskundeei begirako pankarta eta kartelekin betetzea leporatu zien Peñak, propaganda hori jartzeko bideratutako espazio egokiak errespetatu gabe, “herria forratu duzue hauteskunde propagandarekin horretarako aurreikusita ez dauden lekuetan jarrita kartela eta pankartak. Ez zait bidezkoa iruditzen, are gehiago, lanean hasiak garenean zibismo ordenantza bat martxan jartzeko”.

Horren harira jarritako horiek guztiak kentzea eskatu zuen Peñak, “errespetu falta iruditzen zaidalako gure kartelak ezarritako lekuan jartzen ditugun alderdi politikoekiko, baita herritarrekiko, eta kudeaketa arduragabea iruditzen zait. Pankarta, plastiko eta kartelak jartzeko antolatu zareten bezala, gaur gauen bertan antolatu zaitezte kentzeko, hori gure eskaera”.

EAJren kritikarekin bat egin zuen PSE-EEk, eta galdera egin zuen Jose Angel Rodriguez:  “Zaharren egoitzako langileen kexa bat heldu zaigu, 2018ko atzerapenen kobrantzarekin lotura daukana. 2017ko atzerapenak apirileko nominan kobratu zituzten langileek, eta orain badirudi atzerapenak ez dituztenak jasoko zaharren egoitzako  hamabost langile izango direla”. Horren gaineko azalpena eskatu zuen Rodriguezek, “arazoa konpontzeko borondate politikoa izango den jakiteko”.

Mendozak erantzun zion. “Batzorde gidariari dagokio eta ez udalari berez kontu hori, eta ez dago arazorik txosten teknikoak alderdi guztiei helarazteko, ezta gaiaz hitz egiteko. Borondate politikoa lehen egunetik izan dugu, eta tartean izan dena eragozpen tekniko bat izan da. Gaia azken plenora ekartzeak, interes jakinei erantzuten dion zalantzarik ez dut, aurretik gaiaren gainean galdetu ere ez duzuelako egin, ezta txosten teknikoak dauden ere”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.