Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika
UDAL ETA FORU HAUTESKUNDEAK

Elkarrekin Podemos: "Aurreikusi duguna ez dute bete emaitzek"

Hauteskundeen biharamunean bertan, emaitzak bero-bero direla egin du balorazioa Elkarrekin Podemos koalizioak. Gazi gozoa.

Errenteria Elkarrekin Podemos koalizioak programa aurkeztu zueneko argazkia., iazko maiatzean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/05/27

Hauteskundeen biharamunean bertan, emaitzak bero-bero direla egin du balorazioa Elkarrekin Podemos koalizioak. Gazi gozoa. Gazia, Errenteria Irabaziz izenarekin zituen lau zinegotzietako bat galdu duelako atzoko hauteskundeetan orain Elkarrekin Podemos den koalizioak, eta horrenbestez, laugarren indar politikoa izango delako hurrengo agintaldian. Gozoa, emaitzek erakutsi dutelako beraiek kide izan diren Errenteriako Udaleko Gobernu taldearen lana babestu dutela herritarrek: ” Kudeaketa horretan, gure zinegotziek lan handia egin dute kultura, ingurumena edota gizarte zerbitzuen arloan. Egiaztatu dugu hala ere, koalizio gobernu batean indar handiagoa duen alderdiaren lana kapitalizatzea ohikoa dela, EH Bildurena kasu honetan, eta gobernuan lagun duen alderdiak ez duela izaten hainbesteko isla sozialki”.

2.656 bozka lortu zituen atzo udal hauteskundeetan Elkarrekin Podemos koalizioak, eta beren boto txartela aukeratu duten herritar horietako bakoitzari esker ona azaldu dio, argi esanda, emaitzek ez dituztela bete Elkarrekin Podemosek kanpainan aurreikusia zuena.

Aurreko hauteskundeetan beraiengan konfiantza izan duten eta atzokoan bozka eman ez zieten pertsonen “ilusioa” eta “konfiantza” berreskuratzeko gaur bertan hasiko direla lanean erantsi du Elkarrekin Podemosek, “baita Elkarrekin Podemos indartzeko eta gure herrian hazten jarraitzeko elementuak aintzat hartu eta bideratzeko. Gaurtik lanean hasi garela ziurtatu dezakegu Errenteriak aurrera egiten jarrai dezan, azken zortzi urteetan bezala”.

Lan horrek gainera helburu argi eta zehatza izango duela gaineratu du, “udal politiken erdigunean pertsonak jartzea, lan egin jendearekin eta jendearentzat izango den Errenteria bat eraikitzeko”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.