Honakoa izango da udalbatza berria
Udalbatza berriaren osaketa, honakoa: EH Bilduk 9 zinegotzi; PSE-EEk 6; EAJk 3; eta Elkarrekin Podemosek 3.
EH Bildu izan da alderdirik bozkatuena, errenteriarren babes zabala jasota, gainera. 2015eko udal hauteskundeekin alderatuta bost puntuan gora egin du koalizio subiranistak, 1.000 bozka gehiago eskuratu eta bi zinegotzi irabazi. 21 eserleku zeuden jokoan, eta horietatik bederatzi EH Bilduentzat izango dira ekainaren 15ean, udalbatza eratu eta alkatea izendatzen dutenean. Emaitza garrantzitsua oso lortu duena, eta datu garrantzitsua ere Errenteriak lehenengoz emakumezko alkatea izango duela.
PSE-EEk 100 boto gehiago eskuratu zituen atzo 2015eko udal hauteskundeetan baino. Ez dute nahikoa izan zinegotzi kopuruari eusteko, ordea, eta bigarren indarra izaten jarraituko du, dezenteko tartearekin. 5.394 boto lortu ditu alderdi sozialistak, EH Bilduk baino 1.651 gutxiago, eta sei zinegotzi. Bat galdu du, hortaz.
Sorpresa EAJk eman du. Laugarren indarra izan da Errenteriako Udalean, baino atzoko hauteskundeak eta gero hirugarren indarra izatera pasako da Elkarrekin Podemosek ezin izan diolako eutsi hirugarren postu horri. 3.012 boto jaso dituzte jeltzaleek, 2015ean baino ia 300 boto gehiago, eta hiru zinegotzi izango ditu ekainaren 15etik aurrera, gaur egun duen kopuru bera.
Elkarrekin Podemosek kolpea jaso du Errenteria-Oreretan. 2015eko hauteskundeekin alderatuta 862 bozka gutxiago jaso ditu, zinegotzi bat galdu (lautik hirura pasa da) eta hirugarren indarra izatetik, laugarrena izatera pasa da.
Udalbatza berriaren osaketa berriz, honakoa: EH Bilduk 9 zinegotzi; PSE-EEk 6; EAJk 3; eta Elkarekin Podemosek 3.
Honakoak dira 21 zinegotziak.