Horrela gelditu da Lezoko udalbatza
Atzoko udal hauteskundeetan lezoarrek erabaki zuten EH Bilduri ematea boto gehien, 1.418 orotara. Ez oso urrun, 1.310ekin EAJ izan zen bigarren indarra, eta askoz atzerago, PSE-EE 277rekin. Hortaz, zinegotzien banaketan, seina dituzte EH Bilduk eta EAJk, eta bakarra PSE-EEk.
Ekainaren 15eko udalbatzaren eratze eta alkate izendatze plenoan erabakiko da orain ea Mikel Arruti izango den alkate, edo bestelako akordiorik dagoen alderdien artean.
Ziurra dena da udalbatza horretan kargua hartuko duten 13 zinegotziak zeintzuk diren. Beheko irudian daude horiek guztiak.