Pasaiako udalbatza berria ezagutu nahi duzu?
Pasaiako 17 zinegotzien artean aurpegi berri asko daude. EH Bilduk irabazi zituen atzoko udal hauteskundean, PSE-EE bigarren izan zelarik.
Pasaiako zinegotziak. EH Bilduk irabazi zituen atzo Pasaiako udal hauteskundeak, bigarren izan zen PSE-EEri 560 botoko aldea ateraz (2.382 EH Bilduk, 1.822 PSE-EEk). Hirugarren indarra EAJ izan zen (1.687), eta udalean ordezkaritza zinegotzi modura izango duen laugarren alderdia Ahal Dugu izango da (840 boto).
Horrek, zinegotzietan, honako panorama uzten du: EH Bilduk sei izango ditu, PSE-EEk bost, EAJk lau eta Ahal Duguk bi. Hortaz, hurrengo egunetan EH Bilduk gobernagarritasunari begirako elkarrizketa erronda hasiko du, eta aldi berean, ikusteko dago beste alderdiek zer nolako hitzarmen, paktu edo itunak egiten dituzten. Irabazleak du gobernua osatzeko iniziatiba, baina batez ere, PSE-EE eta EAJk zer egingo duten dago fokua jarrita.
Ziurra dena da datozen lau urteetan nor izango den zinegotzi Pasaian, 17 dira orotara. Behekoak dira horiek.

