Trintxerpe ligako txapeldun
Penaltitan erabaki zen Ordiziaren kontrako partida, azkenera arte oso lehiatua.
Emozioz beteriko finala jokatu zuten Trintxerpeko areto Futbol Taldeko neskek larunbatean Ordiziaren kontra, Zarautzen. Partida hasi eta berehala jarri ziren aurretik markagailuan Trintxerpekoak Amaia Oiartzunek sartutako gol bati esker, baina handik gutxira lortu zuen berdinketa Ordiziak.
Finala bukatzekotan zela bigarrena sartu zuen Oihanak Trintxerperentzat, eta partiduko azkenengo segundoan, berriz, ordiziarrek berdinketa.
Honenbestez penaltitan erabaki zen liga. Sei penalti jaurti zituen talde bakoitzak eta Trintxerpek Lauraren azken geldituari esker eta Inmairak, Oihanak, Laurak eta Lidek sartutako golei esker liga irabazi. Emaitza: Ordizia 2 (4) – Trintxerpe 2 (5).