Igeriketa egokituko Sara Carracelas Saria jokatuko da larunbatean
60 kirolaritik gora parte hartuko dute txapelketan, izan ere, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klubei. 16:00etan hasiko da txapelketa eta doakoa da.
Carracelas Igeriketa Egokituko saria egingo dute larunbatean Galtzarabordako kiroldegiko igerilekuan Oarsoaldea Igeriketa Kirol Elkarteak antolatuta. Hamaikagarren aldia du egokitutako igeriketa probak, eta bertan, aniztasun funtzionala duten igerilariek hartuko dute parte, proba eta estilo ezberdinetan: librea, bizkarra, tximeleta.
60 kirolaritik gora parte hartuko dute txapelketan, izan ere, Gipuzkoako Kirol Egokituaren Federazioak gonbidapenak bidali dizkie klubei. 16:00etan hasiko da txapelketa eta doakoa da.
Sara Carracelas Saria dela eta, Galtzarabordako kiroldegiko igerilekua itxita izango da larunbatean 14:45etatik aurrera. Gainontzeko instalazioa zabalik izango da ohiko ordutegian, eta bazkideek eta gainontzeko erabiltzaileek Fanderiako igerilekua erabili ahal izango dute.