Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Munttarperen ordua iritsi da

Igoerako ligaxkan bigarren gelditu ondoren, Euskal Ligara igotzeko bigarren aukera du Munttarpek, Donibane eta Lezo artean jokatuko den play-offean.

Munttarperen gizonen taldea.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/05/29

Euskal Ligara igotzeko ligaxka fasean bigarren gelditu zen Munttarperen gizonen taldea, mailaz igo zen Urnieta lehenaren atzetik. Ez zen zuzenean igo, beraz. Baina taldeak badu bigarren aukera bat koska bat gora egiteko: ligaxka horretan izan ziren beste lau taldeen arteko play-offa jokatuko da asteburuan, ‘final four’ formatuan.

Lauko final horretan lehenik eta behin finalerdiak jokatuko dituzte. Larunbatean dira, Donibaneko kiroldegian (Imanol Artola 24 orduko futbito oroitaldiarekin okupatuta dago larunbatean Bekoerrota kiroldegia). 16:00etan da lehena, Escolapios (Bilbo) eta Legazpi taldeen artekoa. Bigarrenean, etxekoak: Munttarpek Leioako (Bizkaia) Askartzaren kontra jokatuko du, 18:00etan hasita.

Bi finalerdi horietatik garaile direnek finala jokatuko dute igandean, 11:30ean, kasu honetan bai Bekoerrotan —ondoren Imanol Artolaren finala jokatuko da—. Eta azken partida hori irabazten duena, Euskal Ligara igoko da.

Finalerdirako analisia egiterakoan, aurrekari bakarra, eta baikorra. Munttarpe behin bakarrik neurtu da Askartzarekin, hain zuzen joan den asteburura arte indarrean izan den igoera ligaxkan. Hala, fase horretako partidan, maiatzaren 11n 20-27 irabazi zuten lezoarrek Leioan. Erraz. Hortaz, esan daiteke finalerdietako neurketa horretan Munttarpe dela faborito.

Munttarpeko kideek zaleen laguntza eskatu dute, lehenik, larunbatean 18:00etan Donibaneko kiroldegian jokatuko duten finalerdirako. Lezoarrak finalera iristen badira, presio lapikoa izan behar du igande goizean Bekoerrotak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.