Tempografix enpresak egingo du madalenetako programa ofiziala
Diseinua, publizitatea eta inprimaketa egingo ditu, eta horrenbestez, beraiek izango dira egitarau ofizialaren publizitatearen salmentaren arduradunak.
Tempografix enpresa arduratuko da madalenetako jai egitarau ofiziala egiteaz. Diseinua, publizitatea eta inprimaketa egingo ditu, eta horrenbestez, beraiek izango dira egitarau ofizialaren publizitatearen salmentaren arduradunak. Identifikazio modura, udalak sinatutako ziurtagiria eramango dute lan horretan arituko diren pertsonek.
Interesdunek informazio gehiago jaso dezakete Tempografix enpresaren telefono zenbakira deituta: 943 519 068.