2.000 euro Mozambike, Malawi eta Zinbabwera
Udalaren ekarpenarekin errefuxiatuen guneetan dauden pertsonak dituzten beharrak asetzeko materiala erosiko du ACNURek.
Mozanbike, Malawi eta Zimbabwueko Errepublikak gogor astindu zituen martxoan Idai zikloiak. NBE Nazio Batuen Erakundearen arabera, 1,85 miloi pertsona kaltetu ditu denboraleak, eta milatik gora lagun hil dira.
Zikloiak eragindako kalteak erreparatzen laguntzeko, 2.000 euroko ekarpena egin dio udalak ACNURi, errefuxiatuen guneetan dauden prestonei lagunduko die, zehazki. Kanpadendak, plastikozko lonak, behin behineko sukaldeak, ur edangarria nahiz garbiketa produktuak bidaltzen ari da ACNUR hegazkin bidez.
Udalaren ekarpenarekin berriz, 25 manta, 5 sukalde kit, 5 plastikozko lona, 5 ur bidoi, 5 ontzi, 5 denda familiar, 25 eltxo sare, 25 lotarako zaku, 5 eguzki lanpara, 5 xaboi eta emakumezkoen garbiketarako artikuluak erosiko dituzte.