Errenteriar batena da Andre Maria Zuriaren jaiak iragarriko dituen kartela
Angel Blanco Egoskozabalek aurkeztutako kartela izan da irabazlea.
Angel Blanco Egoskozabal errenteriarrak irabazi du Andre Maria Zuriaren Jaiak iragartzeko antolatutako kartel lehiaketa. Giroz beteta leloarekin egin duen kartelak jaso ditu epaimahaia osatu dutena dituen boto gehien, eta horrenbestez Blancoren irudiak iragarriko ditu Gasteizko jaiak.
55 lan aurkeztu dituzte denera lehiaketa horretara, eta errenteriarraren lanak botoen %40a jaso du.