Euskal Eskola Publikoaren jaian parte hartzera deitu du Elkarrekin Podemosek
Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak.
Errenteria Elkarekin Podemos koalizioak (Podemos, Ezker Anitza-IU, Equo Berdeak) igandean Makina bat taupada leloarekin ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren Jaiarekin bat egitera deitu dituzte herritar guztiak. Kohesio soziala bermatzen duen hezkuntza aukera onena dela euskal eskola publikoa defenditu dutela beti esan du, eta eredu publikoa euskal hezkuntza sistemaren bertebratzailea izateko egin duten apostua berretsi du: “Kalitatezko eskola, laikoa, inklusiboa, parte hartzailea, berritzailea, euskalduna eta ez segregatzailea. Hezkuntzak aukera berdintasuna bermatu eta kohesio sozialerako tresna izan behar duela sinistuta gaude”.
Salaketarako tartea ere hartu du Elkarrekin Podemosek, eta horren harira euskal eskola publikoari ezarritako murrizketak izan ditu hizpide, “Eusko Jaurlaritzak ezarri ditu murrizketa horiek, hura sustengatzen duten EAJk eta PSE-EEk”. Bestaldean, aitortza: “Hezkuntza komunitateak egin duen esfortzuari esker esukal eskola publikoa kalitatezko eskola da eta proiektu berritzaile eta parte hartzaileak ditu. Harro gaude publikoaz”.