Madalenetan laguntzaile izateko izena eman daiteke astelehenetik
Astelehenean (ekainak 3) zabalduko dute izena emateko epea eta interesdunek, hilaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera.
Madalenak gero eta hurbilago daude, eta udalak aurten ere, laguntzaileak kontratatuko ditu, herriko hainbat puntutan jarriko dituzten bailen zaintza egiteko. Astelehenean (ekainak 3) zabalduko dute izena emateko epea eta interesdunek, hilaren 17ra arte izango dute izena emateko aukera. Zerrenda hori Atlantikaldirako ere erabiliko du udalak.
Horretarako, Zu! Zure Udala arreta zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte eskaerak, nortasun agiriaren fotokopia eta langabezia txartelaren fotokopia. Baldintzei dagokienean berriz, 18 urteak beteta izan beharko dituzte eskaera egiten dutenek, eskola ziurtagiria gutxienez, langabezian izan beharko dute, eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izan beharko dute.
Zozketa ekainaren 26an egingo dute.