Sartu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Bitxikeriak
  • Denda
  • Zozketak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • Hemeroteka
Sartu

Indartsu uretaratuko dira

Errenteria-Orereta
Kirola

Aurten ere bi traineru izango ditu Hibaikak uretan: emakumeena ETE Ligan eta gizonena KAE1 Ligan. EuskoTrenerako kanporaketan lehiatzea, eta KAE 1en eroso aritzea dituzte helburu.

Hibaikako Emakumeak.
2019/06/03
Ikerne Zarate Ikerne Zarate

Udako garaiari erantzuteko prest dago Hibaika. Bi ontzi izango ditu uretan, emakume seniorrena, eta KAE1 Ligan arituko den gizonena.Helburuak berriz, argiak: emakumeen Madalen ontziaren kasuan ETE Ligan lehen postuetan izatea eta EuskoTren Ligarako sailkatzeko kanporaketan lehiatzeko aukera izatea; gizonen traineruan, KAE1 Ligan mantentzea, eta behin hori finkatuta, ahal badute pixkatxo bat aurrera egitea. Javi Perez izan da urteetan Hibaikaren presidentea, eta orain Jon Otegik hartu ko du haren lekukoa. Perezek, baina, ez dio bazter egingo klubari, gizonen traineruan arraunean jarraituko du, eta lehendakariordea izango da gutxi barru.

Denboraldi hasieran Hibaikaren gaineko hausnarketa egin zutela azaldu dute, «klubean dabilen jendeak konpromiso handia zuela jabetu ginen eta gogoz dabilela. Bi traineru ditugu maila konpetitibo nahikoa onarekin, eta entrenatzaile kopurua eta horien jarrera ere ona dela».

Hartu beharreko bidea erakutsi zien hausnarketa prozesuak, eta nabarmendu zen ildoetako bat herriarekin integratu beharra izan zela diote, «guk herriari zer ematen diogun ikusi behar dugu, baita herriak guri zer ematen digun». Horren harira, ikastaroak eskaintzen hasi da Hibaika, baita ikastetxeekin harremana estutzen ere, «bidea hori dela ikusi dugulako».

Egitura sendotu
Igande honetan bertan, Euskal Eskola Publikoaren Jaian parte hartuko du herriko arraun elkarteak, eta Ondartxo eremuan arraun ikastaroa eskaini eta alkoholik gabeko txosna jarriko du. Elkartean lanean ari diren pertsonen inplikazioa «handia» dela, baina egitura sendotu beharra ere sumatu zuten, eta horretan aritu dira lanean urte hasieratik. Besteak beste, jende berria hasi da elkartean kudeaketan, eta entrenatzaile eta laguntzaile talde bat eratu dute, lanean ari da jada.

Arlo ekonomikoa da eragiten duen beste faktoreetako bat, ezinbestekoa, eta diruz soberan ez daudela aitortuta, «txukun» daudela esan dute: «Herriari laguntza eskatzea erabaki dugu eta enpresa, taberna, saltokietara jo dugu. Erantzuna oso ona izan da, konpromiso bat hartu dute eta oso pozik gaude. Beti hobetu daiteke, baina txukun gaude».

Traineruak osatzeko jendea behar da, baita arraunlariak prestatzeko ere, baina arraun elkartean ari diren horiek guztiak baldintza egokietan aritzea ere ezinbestekotzat jo dute Hibaikakoek. Klubaren egoitza bera, zein uretara irteteko dituzten baldintzak ez dira egokienak, baina horretan ere aurrera urratsa egin dutela sentitzen du klubak: «Udalarekin nahikoa harreman izan dugu, eta horrek bere fruitua emango du.

Espero dugu aurtengo udaran uretara ateratzeko instalazio egokiak izango ditugula, eta horrek bermatuko du uretara agian beti ez, baina gehienetan ontziak ateratzeko aukera izango dugula. Urrats bat da guretzako, ez nolanahikoa, gainera». Pantalana jarriko du udalak bertan, besteak beste.

Ekainaren 15ean hasiko da udako denboraldia, eta traineruak uretaratzearekin batera, mordo bat izango dira hona eta hara ibiliko direnak Hibaikako tripulazioak animatzeko. Ezinbestekoak dira zaleak, beharrezkoak haien animoak, eta horretan ere ez dute kexarik Perezek eta Otegik: «Emakumeetan handiagoa izan da ziurrenik babes hori, bestelako maila bat eman duelako tripulazioak. Gustura gaude oso eta eskertuta gure zaleekin, baina horretan ere, zenbat eta gehiago hobe, eta saiatu beharko dugu gehiago izaten».

Zale kopuru handitze hori Hibaikak egiten duen lanaren araberakoa izango den zalantzarik ez dute.

Harrobia gehiago landu
Kirol elkarte guztientzat bezala garrantzi izugarria du harrobiak Hibaikarentzat ere, «lantzen dugu, baina egiten duguna baino gehiago egin behar dugu. Harrobiari esker jarraitzen du emakumeen traineruak, harrobiko arraunlariekin osatu dugu; traineru polita eta gaztea da, etorkizuneko trainerua». Harago jo du Otegik, «Hibaikak aurrera jarraituko badu, harrobiarekin izango da».

Helburuak argi dituzte, baina amets ere egiten dute: «Emakumeak EuskoTren Ligara igo eta Kontxan paper polita egitea, eta gizonak KAE 1 ligan sufritu gabe, eroso aritzea jaitsieraren beldurrik gabe izugarria litzateke».

Lehen hitzordua ekainaren 15ean dute Hibaikako emakume eta gizon arraunlariek, eta dena emateko prest dira.

«Harrobia traineruaren bizkarrezurra eta giharra da»

Amaia Gezala da Hibaikako emakumeen entrenatzailea. Denboraldi honetan hasi da lan horretan, baina ez da berria Hibaikan, zazpi urte egin ditu arraunean Errenteria-Oreretako klubean.

Aro berria hasi zuen emakumeen traineruak aurreko denboraldian. Harrobitik tirata osatu zuen tripulazioa. Zein da egungo egoera?
Aurreko urtean hasi ginen proiektu berriarekin, jende gaztearekin belaunaldi aldaketa izan genuen emakumeen tripulazioan. Hori lantzen ari gara, traineru ahalik eta sendoena osatzeko, eta ilusio handiarekin ari gara horretan, gainera.

Aurreko urtean hasitakoaren jarraipena izango da aurtengo denboraldia, eta saiatuko gara, ahal badugu, pausutxo bat aurrera ematen.

Zein da helburua, zehazki, ekainaren 15ean Donibanen hasiko den denboraldian?
Traineruan pixka bat arinago ibiltzea izango da gure helburua, ea horrekin egon gaitezkeen ETE Ligako lehen postuetan.

Iaz ETE Liga bigarren postuan amaitu zenuten. Kontuan izanda denboraldia talde ia osoa berrituta eta harrobiko arraunlari oso gazteekin hasi zenutela, postu oso ona da.
Bai, egia da. Iaz ETE Ligako eta Galiziako Ligako lehen traineruek parte hartu zuten play off horretan, baina aurten araudia aldatu dute eta bi liga horietako lehenengo bi traineruak joango dira EuskoTren Ligarako kanporaketa jokatzera. Gu kanporaketa horretan izaten saiatuko gara.

Harrobiari garrantzi handia ematen diozue elkartean. Zer suposatzen du harrobiak emakumeen traineruarentzat?
Harrobia traineruaren bizkarrezurra, giharra eta dena suposatzen du. Traineruaren %80a harrobiko arraunlariek osatzen dute. Badira harrobiko arraunlariak helduagoak direnak, baina gazteengan uzten ari gara traineruaren pisua eta ardura, pentsatzen dugulako hori dela bidea.

Trainerua gaztetu egin behar genuen, ziklo berri bati ekin behar genion, aurreko urtean hasi genuen hori eta harrobiarekin jarraitzen dugu lanean.

Kontxara heldu zineten iaz eta paper ona egin zenuten. Aurten ere begiz jota izango duzue Kontxa, ezta?
Bai, noski. Pausoz pauso joango gara, eta garrantzia ematen diogu ligan ahalik eta hoberen aritzeari, eta noski, garaia iristen denean Kontxara sailkatzea eta bertan paper polita egitea ere bada gure nahia. Momentuz ligarekin hasiko gara eta ikusiko dugu; bertan emaitza eta lan polita egitea da elkartearen lehentasuna.

Arrauna edo entrenatzaile lana, zer da zailagoa?
Erabat ezberdina da, azkenean arraunean zaudenean ikuspuntu batetik egiten duzu, pentsatzen duzu traineruarekin, taldearekin. Entrenatzaile zarenean, beste ikuspuntu batetik egiten duzu, beste helburu batzuekin. Aurten zailagoa egiten ari zait entrenatzailearen lana egitea, baina disfrutatzen ari naiz.

Emakume bat entrenatzen aritzea ez da izaten, tamalez, ohikoena.
Uste dut emakumeok ere gure lekua hartu behar dugula. Egia da, lehenengo urteetan emakume traineruak uretaratu ginenean, entrenatzaile gehienak zirela gizonak, baina poliki-poliki ari gara gu ere, emakumeok, gure lekua hartzen.

Zaleentzat mezuren bat?
Gonbidatuak daude herritar guztiak gure estropadetara, gu animatu eta gurekin disfrutatzera. Arraunean aritu nahi duten emakumeek ere ateak parez pare zabalik dituzte gurean aritzeko.

«KAE1 Ligan mantentzea izango da gure helburua»

Hibaikako Gizon seniorren tripulazioaren entrenatzailea da Alex Orena. Entrenatzailea, eta ontzi horretako arraunlaria ere bada. Izan ere, arazoak izaten ditzute gizonen trainerua osatzeko edo taldea mantentzeko; aurten ere hala izan da, eta kosta egin bazaie ere, osatu dute eskifaia uretara atera eta duten onena emateko. Helburua, KAE1 Ligan mantentzea, eta ahal badute urrats bat gehiago egitea.

KAE1 Ligan arituko da aurten ere Hibaikako gizonen trainerua. Zein da zuen egoera?

Pasai Donibanen izango dugu lehen estropada ekainaren 15ean. Egoera betikoa da, beti bezala jende beharrean gaude, arraunlari faltan gaude eta handia da falta hori. Aldaketa asko izan ditugu. Lehian arituko den ekipoa uretara ateratzeko oso aukera gutxi izan ditugu, kosta egin zaigulako, eta orain osatuko dugulako beste klubek utzitako arraunlari batzuekin. Ea zein maila emateko gai garen. Hori lortzen badugu ikusiko dugu pixka bat gorago heltzea dugun. Printzipioz, lehentasuna, mantentzea da.

Zer izango da zailena tripulazioarentzat?
Gure burua mantentzea. Hasieran kosta egingo zaigula uste dut, trainerua martxan jarri arte, azkar ibiltzen hasi arte. Pazientzia izan behar dugu, eta aldi berean lan handia egin hori ahalik eta azkarren bideratzeko, baina ez da erraza, ez garelako orain arte elkartu eta orain presak datoz estropadak gainean ditugulako. Lan zailena horixe, burua hotz mantentzea eta lan egitea. Fisikoki jendea ondo dago. Arazoa ez da fisikoa, egokitzea baino, arraunkerak berdintzea, blokea landu eta traineruarekin asmatzea, neurriak, jendea non jarri…

Horiek izango dira zailenak, zalantzarik gabe, batez ere denborarekin larri gabiltzalako.

Ez da berria egoera hori, zailtasunak izatearena trainerua osatzeko. Zer gertatzen da horrela izateko?

Hausnarketa egin dugu, baina ez dugu erantzunik. Jendea ez da animatzen, ez dakigu zergatik baina badago zerbait ez diguna talde bat edukitzea ahalbidetzen, hasieratik lan egiteko.

Arraunean arituko zara. Nola uztartzen da arraunean aritzea eta entrenatzea aldi berean?

Biak dira zailak, baina azkenean, nahi dituzu gauzak zuzendu eta ez daukazu aukerarik ontzi barruan zaudelako, eta hortik ezin da askotan ongi zuzendu. Trainerua osatzeko jende falta horrek eragiten du ni kanpoan aritu beharrean, trainerua eta arraunlariak zuzentzen, eta arraunean aritu behar izatea. Asko igartzen dugu, neguan ere, baina hala da eta ez du bueltarik, dagoenera moldatu behar.

Kanpotik etorritako arraunlariekin osatu duzuela taldea aipatu duzu. Harrobiko jenderik ez dago?

Bi jubenil izan ditugu aurten. Gurekin entrenatzen aritu dira neguan, batelak ere gurekin egin dituzte, eta horiei esker osatu dugu trainerua. Ezin dute, ordea, traineruan lehiatu jubenil mailako lehenengo urtekoak direlako. Hurrengo urtean aukera izango dute.

Bi mutil horiek dauzkagu eta hurrengo urtean badakigu izango dugula trainerilla jubenil bat uretan. Itxaropena dugu, beraz, hortik jendea helduko dela trainerura.

Zaleek nahikoa animatzen al dute?

Ezin gara kexatu, baina beti ongi dago zale kopuruak gora egitea. Tabernak ari dira Hibaikaren zapiekin janzten, zuzendaritza ari da horretan lanean. Haiei eskaera bakarra: babesa behar dugu, ea animatzen gaituzten ahalik eta azkarren arraun egiteko.

Oarsoaldeari buruzko kalitatezko informazioa eta gertukoa jaso nahi dudalako. Euskaraz bizi nahi dudalako eta hizkuntzaren biziberritzea bultzatu nahi dudalako.Herrigintza egin nahi dudalako.Oarsoaldeko euskarazko komunitatearen parte izan nahi dudalako. Oarsoaldeko herritarrok behar dugulako.

Iruzkinen atala

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Agenda

«
urtarrila 2021
  • otsaila 2021
  • urtarrila 2021
  • azaroa 2020
  • urria 2020
  • martxoa 2020
  • otsaila 2020
  • urtarrila 2020
  • abendua 2019
  • azaroa 2019
  • urria 2019
  • iraila 2019
  • uztaila 2019
  • ekaina 2019
  • maiatza 2019
  • apirila 2019
  • martxoa 2019
  • otsaila 2019
  • urtarrila 2019
  • abendua 2018
  • azaroa 2018
  • urria 2018
  • iraila 2018
  • abuztua 2018
  • uztaila 2018
  • ekaina 2018
  • maiatza 2018
  • apirila 2018
  • martxoa 2018
  • otsaila 2018
  • urtarrila 2018
  • abendua 2017
  • azaroa 2017
  • urria 2017
  • iraila 2017
  • uztaila 2017
  • ekaina 2017
  • maiatza 2017
  • apirila 2017
  • martxoa 2017
  • otsaila 2017
  • urtarrila 2017
  • abendua 2016
  • azaroa 2016
  • urria 2016
  • iraila 2016
  • abuztua 2016
  • uztaila 2016
  • ekaina 2016
  • maiatza 2016
  • apirila 2016
  • martxoa 2016
  • otsaila 2016
  • urtarrila 2016
  • abendua 2015
  • azaroa 2015
  • urria 2015
  • iraila 2015
  • abuztua 2015
  • uztaila 2015
▼
»
al.ar.az.og.ol.lr.ig.
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
       
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
242526272829 
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930     
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728   
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728    
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728     
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031    
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031     
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
29      
       
    123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
28293031   
       
      1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30      
   1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031 
       
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930    
       
     12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31      
  12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  
       

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pasaia konfinatuta eta ostalaritza itxita, ostiraletik aurrera

2021/01/20
Pasaia
2

Pasaia, eremu gorritik oso hurbil

2021/01/18
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
3

Emakume bat larri zauritu dute labain batekin eraso eginda

2021/01/19
Errenteria-Orereta
4

Pasaiako neurri berriak: hainbat galdera eta erantzun

2021/01/21
Pasaia
5

Izaskun Gomez: "Ezingo genuke Antxo itxi, nahiko bagenu ere"

2021/01/19
Pasaia
  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Informazio gehiago nahi izanez gero, gure Cookie Politika irakurri dezakezu.

OnartuUkatuKonfigurazioa

Privacy & Cookies Policy

Cookien konfigurazioa

Webgune honek berezko eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditu nabigazioa optimizatzeko eta lan analitikoak egiteko. Hauek bi multzo nagusitan bereizten dira: beharrezkoak eta ez beharrezkoak.
Beharrezkoak
Always Enabled

Webgunearen funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezkoak diren cookieak dira. Multzo honetan webgunearen oinarrizko funtzionalitateak eta segurtasun ezaugarriak bermatzen dituzten cookieak soilik sartzen dira, baina ez dute inolako informazio pertsonalik gordetzen.

Ez beharrezkoak

Webgunearen funtzionamendu egokirako beharrezkoak ez diren cookieak dira. Analisia egiteko eta bestelako eduki barneratuen bidez erabiltzailearen datu pertsonalak biltzeko soilik erabiltzen dira. Derrigorrezkoa da cookieak webgunean erabili aurretik erabiltzaileak baimena ematea.