2019/6

san pedron bizi

[Galeria] Erronkak nork irabaziko aritu dira sanpedrotarrak

San Pedron Bizi! desafioa egin dute barrutiko hiru auzoetako bizilagunen artean. Kanpotik bizitzera iritsitakoek ere beren talde propioa izan dute.

inude eta artzainak san pedro

[Galeria] Inauteriak? Ez, San Pedroko festak

Pasaiako barrutia urteko egunik handienean da. Inude eta artzainen desfilea egin dute gaur eguerdian, San Pedron gora eta behera. Arratsaldean, auzoen arteko desafioa.

Oiartzungo dantzariak Karaez

Oiartzun eta Karaez, 25 urte lotura indartuz

Oiartzunen eta Karaezen arteko senidetza hitzarmenak mende laurdena bete du aurten. Harremanak lehenago hasi ziren, eta hainbat bitxikeria utzi ditu.

"Aniztasun afektibo-sexualaren borroka guztiona eta egunerokoa da"

LGTBI+ pertsonen eskubideen nazioarteko eguna da gaur, eta horren harira adierazpen instituzionala egin dute Errenteriako Udalean ordezkaritza politikoa duten alderdi politiko guztiek.

Errenteriari lakoi eta olagarro usaina dario

Galiziako Astea egiten ari dira Errenteria-Oreretan Gipuzkoako Galiziako Etxeak antolatuta, eta horren harira, asteburu osoan zehar bertako jakiak baita musikarekin ere gozatzeko aukera izango dute Zumardira biltzen direnek.

lgtbi pasaia

Pasaiako Udalaren adierazpena, LGTBI+ Harrotasun Egunari buruzkoa

Pasaiako Udalbatza osatzen duten talde guztiek adierazpen instituzionala adostu dute, LGTBI+ pertsonen eskubideak aldarrikatzen diren egunean.

Pasaiako Udalbatzako talde politikoak

Enpresa batzordeak eta zuzendaritzak akordioa lortu dute Interal lantegian

Lan hobekuntzari begira urrats nabarmenak egin direla esan du ELAk: "Lan erreformei aurre egiteko klausulak jasotzen ditu akordioak eta funtsean, langileen egoera duintzeko bidean lorpen esanguratsuak lortu dira".

Jada ez dira buruhandien beldur

‘Maialen eta Xanti lagun artean’ liburua argitaratu du Eneko Arruabarrenak. Buruhandien beldur diren haurren emozioak landu ditu errenteriarrak bere lehen liburuan.

LGBt San Pedro

[Galeria] Aniztasuna aldarrikatuz hasi dituzte Sanpedroak

30 gradutik gorako tenperaturari aurre egin diote herritarrek eta epelean hasi dituzte San Pedro Jaiak. Sanpedrotarra nesken areto futbol taldearen jokalari ohiek bota dute aurten txupina, kolorez betetako festari hasiera emanez.

oiartzungo turismo bulegoa

UEMAko udalerrietan hiztegiak banatuko dituzte turistentzako

Zazpi hizkuntzatan egongo dira banatuko dituzten hiztegi horiek. Oiartzunen 3.000 izango dira Turismo Bulegoan banatuko dituztenak.

Leialtasunaren truke, ohorezko aurreskua

Omenaldia jaso dute 50 urtez Touring Kirol Elkarteko bazkide izan direnek.

txost pala

Txostek egun osoko pala jaialdia prestatu du biharko

9 eta 16 urteko palisten topaketa egingo dute goizean eta arratsaldean. 22 urtez azpiko eta senior mailetako Gipuzkoako finalak jokatuko dituzte Madalensoron.

Emakumeen Etxeak udako ordutegia izango du irailera arte

Uztailaren 22tik abuztuaren 30era arte itxita izango da udako oporrengatik.

pasaka

Eskuzko pasakako emaitzak (2019-06-28)

Txost pilota elkarteak antolatzen duen txapelketako lau partida jokatu dituzte kontzejupean.

pasaka

Eskuz pasakako emaitzak (2019-06-27)

Dozena erdi partida jokatu dituzte kontzejupean.

oiartzun irratia

Oiartzun Irratiak frekuentzia aldatu du

107 frekuentzia atzean utzi, eta 106.5era pasatu dira.

Jaiak eta elkartasuna eskutik helduko dira Lartzabalera

Ostiraletik igandera bitartean Errenteriako Elikagai Bankuari emateko elikagai ez galkorrak bilduko dituztelako auzo elkartearen egoitzan.

Madalenak Cup-erako bihar eta larunbatean eman daiteke izena

Madalenak Cup uztailaren 14an jokatuko da Koldo Mitxelena plazan. Alebinentzako eta benjaminentzako formatu txikiko futbol txapelketa da.

sanpedro jaiak

Akabo itxaronaldia, San Pedro jaiak hastear dira

Bihar 20:00tan botako dute txupinazoa Sanpedrotarra nesken areto futbol taldearen jokalari ohiek, lau eguneko ospakizunei hasiera zaratatsua emateko.

manuel lekuona biblioteka

Liburutegia goizez bakarrik irekita egongo da uztaila eta abuztuan

Manuel Lekuona biblioteka 09:00etatik aurrera egongo da irekita, ordutegi murriztuarekin. Irailaren 1ean bueltatuko da ohiko ordutegira.

Gehiago