Gizon bat epailearengana eraman dute, Pasaian indarkeriaz lapurtzea egotzita
Astearte gauean 22 urteko gizon bat atxilotu zuen Ertzaintzak, ustez Pasaiako denda batean sartu eta dirua lapurtzeagatik.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gaur goizean epailearen esku utzi dute, ustez, Pasaiako supermerkatu lapurtzeagatik atxilotutako 22 urteko gizona. Asteartean gaueko 23:15 inguru, Pasaian kokatzen den supermerkatu baten arduradunak, larrialdi zerbitzuetara deitu zuen, alarma piztu zela eta.
Polizia bertaratu orduko, dendaren atzeko atea indarrez ireki zutela baieztatu zuten eta inguruak miatzen ari zirela, gizon bat ihesean ikusi zuten. Ertzaintzak esandakoaren arabera, gizonka atxilotu zuten unean diruz betetako kutxa bat zeraman eta beste bat bidean botata utzi zuen.