Kuadrillategin izena emateko epea zabalik da
Urtero legez, Kuadrillategi egitasmoa antolatuko dute Oarsoaldeko lau udalerrietan. Interesdunek irailaren 24ra arte izena eman ahalko dute haien ikastetxeetan.
Kuadrillategin, hizkuntza propioa duen kuadrillan izena emateko epea zabalik da. Aurten ere Oarsoaldeko herri guztietan antolatuko dute Kuadrillategi. Aisialdian ere euskaraz egin nahi duten eskualdeko gazteei bat egiteko gonbita luzatu diete, denen artean mota askotariko planak antolatu ditzaten.
Gazteek haien ikastetxeetan izena eman ahalko dute; Errenterian, Lezon eta Pasaian, DBH 1 DBH 2, DBH 3 eta DBH 4ko ikasleek parte hartu ahalko dute. Oiartzunen ordea, DBH 1 eta DBH2ko ikasleek besterik ez. Halaber, Oarsoarrak plataformaren webgunean ere izena eman ahalko da. Saioak urriaren 4ean hasiko dira.
Kuadrilategin izena emateko eskuorria, hemen.