Hil den langilearen senideei atsekabea eta elkartasuna adierazi die udalak
Ipintza industrialdean izan zen lan istripua atzo. 26 urteko gazte langile bat da hildakoa.
Elkartasuna adierazi die Lezoko Udalak atzo Lezoko Ipintza industriagunean hil zen langilearen senide, lagun eta lankideei, eta lan istripuaren harira atsekabea azaldu du. Elkartasunaz gain, beharrezko laguntza guztia ere eskaini die hildako langilearen gertukoei udalak, hala behar izanez gero.
Lan istripuak “kosta ahala kosta ekidin” behar direla erantsi du: “Lan mota guztietan segurtasunak lehentasuna behar du”. Azkenik, enpresari zein Osalani istripuaren arrazoiak aztertu eta lehenbailehen argitzeko eskatu die udalak, “horrelakorik berriz ere gerta ez dadin”.