Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Onenen artean bukatuko dute urtea

Argi dago arrosak hazi egiten direla Kontxan. Ziur asko ez zeuden askoren kinielan, baina aurten ere, Kontxako onenen artean egongo dira batelerak.

Batelerak Kontxan 2019 ETE ligako talde izan arren, ohorezko txandan egotea lortu dute sanjuandarrek. Argazkia: San Juan Koxtape
Pasaia
2019/09/03

Hurrengo igandean ohorezko txandan izango da San Juan eta onenekin lehiatuko dira estropada berezienean. Orio, Arraun Lagunak, Hibaika eta San Juan osatuko dute ohorezko txanda, hau da, ETE ligako bi ordezkari Euskotren ligako onenen aurka. 

Askoren iritziz, igandean San Juanek eman zuen ezustekorik handiena. Baina Guruzne Azpiroz entrenatzailearen arabera, urte hasierako helburuetako bat Kontxarako sailkatzea zen, “neskek Kontxako bi txanden esperientzia bizitzea nahi genuen eta lortu dute, sekulako poza hartu genuen”. Bigarren txandan bigarrenak izan ziren, Donostiako Arraun Lagunak taldearen atzetik. Estropada serioa egin zuten gazteek ez baitzieten aukerarik eman Riveira eta Zumaiako ontziei. Sanjuandarrek 10 minutu eta 53 segundoan burutu zuten estropada, Orio, Euskotren Ligako liderra baino 13 segundo gehiago besterik ez. Era berean, ETE ligako irabazlea, Hibaika 3 segundo eskasera dituzte.

Azpirozek ez daki zer gertatuko den igandean, baina arrosen jomuga beti gora egitea dela nabarmendu du, “neskak gogotsu daude, ez dakit Hibaika harrapatuko dugun, baina helburua goian daudenei koska egitea da”.

Emaitza hauek, San Juanen etengabeko hobekuntzaren seinale dira. Urteko lehen estropadetan beheko postuetan ziren, orain ordea, Kontxan ohorezko txandan lehiatuko dira. Testuinguru batetik bestera, soilik pare bat hilabete pasa dira. Eta hori gutxi balitz, ezin da ahaztu tripulazioaren adin media, 18 urte ingurukoa dela. Hortaz, duela hilabete eskas tripulazio baten urte apala izan behar zuena, inork uste zuena baino hobeto bukatzen ari da. Apaltasuna alde batera utzi gabe, neska hauen sabaia non egon daitekeen galdegiten hasi dira zenbait.  

“Eguneroko lana eta blokearen sendotzea” izan dira behetik gorako sasoi honen gakoa, Azpirozek baitio ez dela formula magikorik izan. Iazko gorabehera guztiak zirela medio, nesken tripulazio berria azken unean eratu zen, eta denboraldia hasi orduko taldeak ez zuen behar adinako kohesioa. Batasuna lortu ahala, emaitzak hobetu direla dio oiartzuar entrenatzaileak “blokea sendotu zenean, aldaketa oso nabarmena izan zen”. 

Tamalez, egindako sasoi hasiera apala dela eta, sanjuandarrek ez dute lortu Euskotren Ligara igotzea eta beste urte bat eman beharko ETEn. Azken asteetan baina, onenen artean aritu dira eta Euskotren ligako Donostiarra eta Hondarribia baino finago bukatu dutela frogatu dute. “Zoritxarrez hurrengo urtean ez gara Euskotren Ligan egongo. Azkenaldian talde lehiakorra izan gaitezkeela erakutsi dugu. Hurrengo urtean argi eta garbi, igoera izango da helburu nagusia”. adierazi du Azpirozek.

Gauzak horrela, beste denboraldi bat izango dute arrosek hobetzen jarraitzeko, ETEn nagusitasuna adierazteko, baina batez ere, presiorik gabe arraun egiteko eta hazten jarraitzeko.

Sasoia amaitzear da eta hurrengoari begira hainbat zalantza agertu dira jada; besteak beste, zer gertatuko den Oriok utzitako arraunlariekin edota Azpiroz berarekin eta laguntzaile izan duen Irati Salazarrekin, haiek ere zer esan handia izan baitute aurtengo lorpenekin. Dena dela, utzi ditzatela gerorako gerokoak, azken urratsa falta zaie, politena. Goza dezatela.

 

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.