Pasaiako alkateordeek herritarrak hartuko dituzte
Barrutietako lau alkateordeek nork bere barrutiko bizilagunak hartuko ditu leku eta data zehatzetan.
Orain arte urte askoan egin bezala, Pasaiako herritarrek barrutietako alkateordeekin aurrez aurre hitz egiteko aukera izango dute, urte zehar. Pasaiako Udalak dagoeneko jakinarazi du noiz eta non bildu ahalko diren herritarrak, haien barrutietako alkateordeekin.
Jorge Aguayok hartuko ditu herritarrak Trintxerpen urritik aurrera, hileko lehen asteartetan 17:30etatik 19:00etara, alkateordetzan.
Pasai Antxon, Izaskun Gomez, alkatea bera izango da herritarrekin bilduko dena, hileko lehen asteazkenetan, 18:00etatik 19:30etara Azokako zortzigarren aretoan.
Sanpedrotarrak Nahikari Oterminekin bilduko dira, hileko lehen asteazkenetan 19:00etatik 20:00etara, alkateordetzan.
Pasai Donibanen, Loreto Osak izango du herritarrekin biltzeko ardura. Hilabete honen bigarren asteartean zain izango ditu herritarrak, udaletxe zaharreko batzar aretoan 18:00tik 19:30etara. Urritik aurrera ordea, hileko lehen astearteetan egingo du, toki eta ordu berdinean.