Aspertzeko aukerarik ez Santakrutzetan
Hilaren 13tik 16ra nahi adina plan izango dituzte zain Lezora joaten direnak. Udalak argi utzi du, ez dutela inongo indarkeria ezta jarrera matxistarik onartuko.
Zortzi egun eskas falta dira jaiak Lezo hartu arte. Hilaren 13tik 16ra Santakrutzak ospatuko dituzte herrian eta ohi bezala, egitarau zabala prestatu dute, gauez zein egunez, jaiak behar bezala ospatzeko.
Berdintasun zinegotzi berria izango den Laura Martinezek, argi utzi du ez dutela indarkeria matxistarik onartuko ezta bestelako jarrera sexistarik ere ez. Lezon jai parekideak nahi dituztela adierazi du, “gauez zein egunez, emakumeek eta gizonek berdintasunean eta inolako beldurrik gabe jaiez goza dezatela nahi dugu”. Hilaren 14an, Emagin elkartearen ‘indarkeriarik gabeko gunea’ jarriko dute Saldise plazan 21:00etatik aurrera.
Ildo beretik, Martinezek bi eskaera egin ditu; alde batetik, gizonezkoei etxeetan zaintza eta bestelako lanak banatzea eskatu die, etxeko guztiek jaiak ospatzeko aukera izan dezaten. Bestetik, tabernariei haien tabernetan inongo eraso sexistarik ez onartzeko eskatu die, eta emakumeekiko errespetua duen musika jartzea.
Ezinezkoa izango da aspertzea aurten Santakrutz jaietan, izan ere, aurtengo egitarauak, haur, gazte eta helduen nahiak beteko ditu. Jesus Mari Martiarena alkateak, udalak egindako ahalegin ekonomikoa nabarmendu du, “iaz baino 8441 euro gehiago bideratu ditugu Santakrutz jaietara, eta egitarauan islatu da hori. Guztira, 63.903 euroko bideratu ditugu”. Iaz gainera aurrekontuari beste 7000 euro gehitu zizkioten, hortaz, bi urtetan 15.000 euro gehiago bideratu dituzte jaietara.
Udalak hainbat berritasun iragarri ditu; iazko su artifizialek izan zuten harrera onari jarraiki, aurten mantendu eta beste saio bat gehitu diote. Bestalde hilaren 15ean goi mailako bi dantza saio izango direla jakinarazi dute, Kukai eta Brodas zein Maduixa dantza talde Valentziarrak eskainitakoak hain zuzen ere. Talde sarituak dira biak.
Horiez gain, betikoei eutsiko diete lezoarrek. Herri bazkariak, kontzertuak, kalejirak, herri kirolak eta bestelakoak ez dira faltako.
Egitaraua.
Irailak 13, ostirala.
- 16:45: Txikien krosa Euskal Herria plazan
- 19:00: Alkate txikiek jaiari hasiera emango diote. Pregoia eta txupinazoa.
- 19:30: Gurutze Santuaren Bezperak.
- 20:00: Kartelada Gurutze Santuaren plazan.
- 20:30: Entsalada lehiaketan familientzat Karlos Saldise plazan.
- 21:00: Disko-jaia gaztetxoentzat Gurutze Santuaren plazan.
- 22:45: Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako helduen danborrada.
- 23:45: Danborraden topaketa Gurutze Santuaren plazan.
Irailak 14, larunbata.
- 09:30: Motozaleen irteera Lezotarra tabernatik.
- 10:00: Diana Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.
- 10:00: Puzgarriak Haurrentzat Lopene plazan (Eguraldia txarrarekin Bekoerrota kiroldegian).
- 11:00: Gazteentzat zinta lasterketa Goiko plazan.
- 11:00: Meza nagusia.
- 12:00: Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren plazan: Aitzol Atutxa, Iker Vicente, Aratz Mugertza eta Xabier Orbegozo aizkoran. Jokin Eizmendi harriaren erakustaldian.
- 12:00: Lezoko Dantzazaleekin X. Muxiko Eguna Karlos Saldise plazatik Jeiki Hadi taldearekin.
- 12:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Karlos Saldise plazatik.
- 13:00: Dinbi Banda taldearekin batukada.
- 14:00: Jubilatuen bazkaria Etxeberri jatetxean, (10 euro)
- 14:30: Dantzazaleen bazkari herrikoia Karlos Saldise plazan. Jarraian Oreretako trikitilariak.
- 14:30: “i-14” egunari hasiera emateko txupinazoa plazan. Jarraian taldeko argazkia.
- 15:00: “Arrantzale” eta “tartekoen” bazkaria Lezoko Herri Eskolako patioan.
- 17:00: Puzgarriak Lopene plazan.
- 17:00: Dantza solteko txapelketa Gurutze Santuaren plazan.
- 17:30: Josetxo Etxandi XLIV. oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finalak, Koldobike Gezala frontoian.
- 18:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Karlos Saldise plazatik.
- 18:30: Larrain dantza Gurutze Santuaren plazan.
- 19:30: Jaixkipe txarangaren kalejira Lezo Herri Eskolatik.
- 19:30: Dantzaldia Laket taldearekin Gurutze Santuaren plazan.
- 20:30: Indarrak hartzeko, Eztanda taldeak ‘bokatak’ jarriko ditu Gurutze Santuaren plazan.
- 22:00: Zezen suzkoa Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, Gozategi Karlos Saldise plazan.
- 23:00: Su artifizialak kaitik (Polentzarrene aurrean).
- 00:00: Kontzertuak Karlos Saldise plazan: Kaotiko eta DJ Map-H.
Irailak 15, igandea.
- 08:00: Gaupaseroen argazkia Gurutze Santuaren plazan.
- 09:00: Plater tiraketa Arkaleko kantxan.
- 10:00: Diana eskualdeko dultzaineroekin.
- 12:00: Inude eta artzaien desfilea Lopenetik abiatuta.
- 16:00: Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
- 17:30: Josetxo Etxandi XLIV. oroitaldiko pilota txapelketaren herri mailako finalak, Josetxo Etxandi frontoian (eguraldi txarrarekin Koldobike Gezala frontoian).
- 19:30: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Karlos Saldise plazatik.
- 20:30: Dantza emanaldia Kukai eta Brodas Bros: ‘Topa’ eta Maduixa valentziarrak: ‘mulier’ Josetxo Etxandi frontoian (eguraldi txarrarekin Lezo Herri Eskolako patioan).
- 22:00: Su artifizialak kaitik (Polentzarrene aurrean).
Irailak 16, astelehena, baserritarren eguna.
- 09:30: Ganadu feria Josetxo Etxandi frontoian.
- 12:00: Idi demaren saioa probalekuan.
- 13:30: Ganadu feriaren sari banaketa probalekuan.
- 14:00: Baserritarren bazkaria Tiñelu elkartean.
- 18:00: Idi demaren saioa probalekuan.
- 18:30: Munduko dantzak. Talde eta estilo ezberdinen dantza eskitaldia Zubitxoko plazan.
- 19:00: Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin Karlos Saldise plazatik.
- 19:00: Patata tortilla lehiaketa eta Maria Lasa eta Irati Irurtzun trikitilariak Zubitxoko plazan. Izen emateak Lezotarra, Itzel Tiñelu eta Azkena tabernetan.
- 20:00: Bertso saioa Gurutze Santuaren plazan: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Irati Alcantarilla eta Jokin Irastorza. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
- 20:00: Afari-merienda herrikoia eta Trikitixa Zubitxoko plazan. Bakoitzak bere afaria, udalak sagardoa.
- 21:45: Tomas Garbizu Lezoko Udal Musika Eskolako bandaren emanaldia Gurutze Santuaren plazan. Jarraian, zezen suzkoa.