Bekoz Bekok elkarretaratzea egingo du hilero Antxon
Hileroko 30. egunean egingo dute, emakumeen aurkako eraso matxistak salatzeko.
Bekoz Beko, Indarkeria Matxistaren aurkako Pasai Antxoko elkarteak jakinarazi duenez, hilean behin egingo dituzte elkarretaratzeak, emakumeen hilketak eta haien kontrako indarkeria matxista salatzeko.
Kontzentrazioa hilero egingo da, 30 egunean Antxoko Gure Zumardian 19:30tan. Elkartea elkarretaratzeekin bat egiteko deia luzatu diete pasaitar guztiei.