Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Nekazaritza Ekologikoaren Azoka egingo dute larunbatean

Nekazaritza Ekologikoaren azoka antolatu dute bosgarrenez Errenteriako Udalak, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biolur Gipuzkoak. Larunbatean egingo dute, goizez, eta hamazazpi ekoizlek hartuko dute parte.

Ferradas, Falzes, Sanchez eta Zendoia gaurko aurkezpenean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/05

Nekazaritza Ekologikoaren azoka antolatu dute bosgarrenez Errenteriako Udalak, Behemendik, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Biolur Gipuzkoak. Larunbatean egingo dute, goizez, eta hamazazpi ekoizlek hartuko dute parte. Gaur aurkeztu dute azoka hori Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak, Mikel Zendoia Behemendiko teknikariak, Adrian Sanchez Biolur Gipuzkoako koordinatzaileak eta Ugutz Falzes Etxebarria ENEEK Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluko ordezkariak.

Nekazaritza eremuarekin lotutako hiru azoka antolatzen direla udalarekin elkarlanean urtean zehar azaldu du Zendoiak, “Lore eta landareen azoka egiten da lehenik, orain azoka ekologikoa eta ondoren Landalur azoka, urrian”. Jendea animatu du parte hartzera, “aukera izango dutelako ekologikotik ekoizten diren produktuak ikusi eta erosteko”.  Sanchezek nabarmendu du azokan parte hartuko duten ekoizle guztiek beraiek egiten dituztela produktuak, “produktu artisauak dira, eredu ekologikoan ekoiztutakoak eta ingurukoak dira. Honekin esan nahi dut banatzailerik ez dela egongo eta horrek esan nahi du aukera ematen duela zuzenean galdetzeko produktua ekoizten duenari ezaugarriez, nekazaritza ereduaz. natura, animalia eta gizakien osasun eta etorkizuna errespetatzen eta haiek kaltetu gabe egindako ekoizpen eredua da, ez da produktu kimiko edo toxikorik erabiltzen, eta eraldaketa transgenikorik gabe sortutako ekoizpenak dira”.

Abantailak, ugari

Ekoizpen ekologikoaren abantailak asko direla erantsi du, “oraina bizi dugun bitartean etorkizuna zaintzen ari garenetik hasita. Horrelako ekoizpen ekologikoak gure osasunaz gain ingurumena zaintzen dutelako modu jasangarrian”.

Biolurri baserritarrak eta herritarrak harremanetan jartzea, bi mundu horiek lotzea gustatzen zaiola azaldu du Sanchezek, gainera, “ulertzen dugulako salmenta zuzena gure ekoizleentzako garrantzitsua dela, eta halako azokak bide bat dira hori bultzatzeko”.

Aurten berrikuntza izango du azokak. ENEEKek erakusketa ibiltaria jarriko du Zumardian, gaur, bihar eta larunbatean. 610 izena du erakusketak, eta Falzesek azaldu duenaren arabera, azoka aurretik girotzea da helburua, baita eredu ekologikoaren gaineko informazioa zabaltzeko ere. 16:00etan zabalduko ditu ateak Zumardian kokatu duten edukiontziak eta 20:00ak arte informazioa zabaldu, tailerrak eta jolasak egin, eta zuzenean ere kozinatuko dute horretarako, noski, produktu ekologikoak erabilita. Kozinatutako hori dastatzeko aukera ere izango da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan aurten ekologikoan ekoizten duten 610 ekoizlera heldu direla azaldu du Falzesek: “Erakusketarekin gizartea sentsibilizatu nahi dugu, ekoizpen ekologikoak eta honek dituen onurak azaldu, baita jasangarria dela ere eta ingurumenarekiko duen ardura”.

Biolur, ENEEK eta  Behemendiri eskerrak eman dizkie Ferradasek egiten duten lanarengatik, “azoka babesten dugu etorkizunari begira, gure herriko biztanleen kontsumo ohiturak axola zaizkigulako, eta balioan jarri nahi dugulako badela elikatzeko eta kontsumitzeko beste eredu bat; baita ingurumenari begira ere, hurbileko eta kalitatezko produktu hauek ere eragiten dutelako ingurumenaren zaintza jasangarrian”.

Barazkiak, gazta, jantziak, lekaleak, marmelada, eztia, pastak, kontserbak, olioa, algak eta ogia salduko duten hamazazpi postu izango dira, eta beste batean, ekologikoan ekoiztea zer den azalduko du Biolur Gipuzkoak. Oarsoaldeko ekoizleak izango dira bertan, baina baita Araba eta Nafarroatik heldutakoak ere, eta 10:30etan hasita ekologikoan ekoiztutako produktu horiek guztiak ikusi, erosi eta informazioa biltzeko aukera izango dute bertaratzen direnek 14:00ak arte.

Honakoa ekoizleen zerrenda

  • Mireia Segura (Zumaia): Arropa
  • Maduixa (Ataun): Arropa
  • Beltzitina (Araba): Marmeladak.
  • Lurraren Orena (Errenteria): Barazkiak.
  • Aikur (Urretxu): Eztia.
  • Placido Tainta (Falces): Berakatzak.
  • Ecoprado (Zamora): Baratxuriak, lentejak, garbantzuak.
  • Mendibitzu (Aretxabaleta): Ardi Gazta.
  • Nelly Coceres (Zestoa): Barazkiak.
  • Goiti okindegia (Itsaso): Ogia, pastak.
  • Bego Villar (Hernani): Marmeladak, kontserbak.
  • Gaizka Olabarrieta (Bergara): Barazkiak.
  • Anbu (Olaberria): Behi gaztak.
  • Luz: Olioa
  • Aldaba Zahar (Tolosa): Ogia, gazta.
  • Amaia del Hierro (Mañaria): Algak
  • Biolur Gipuzkoa: Informazioa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.