Menpekotasunaz eta zaintzaz mintzatu da Ander Rodriguez
Duintasunak antolatutako hitzaldian, menpekotasuna eta zaintza izan ditu hizpide Rodriguezek bildutako hamarnaka entzuleen aurrean.
Ander Rodriguez gaurko hitzaldian. Reina aretoa lepo egin du gaur goizean hitzaldia Ander Rodriguez Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Zerbitzuetako diputatu ohiak. Duintasunak antolatutako hitzaldian, menpekotasuna eta zaintza izan ditu hizpide Rodriguezek bildutako hamarnaka entzuleen aurrean. Ezinbestekotzat jo dute aurrera urratsak egitea menpekotasunaren arreta hori oinarrizkoa izatea bermatuko duen zerbitzu publikoa eraikitzeko. Finean, politika neoliberalei aurre egin eta menpekotasunerako arreta eta autonomiarako sistema sakonean eraldatzea proposatu dute.

Lepo bete da Reina aretoa Rodriguezen hitzaldia jarraitzeko.
