Odola emango dute Antxon hilaren 18an
Pasai Antxoko Odol Emaileen elkarteak jakinarazi duenez, hilaren 18an egingo dituzte odola emateko saioa egingo dutela 18:30etatik aurrera, osasun zentroan.
Ikasturte berriarekin batera, odola emateko saioak aurrera egingo dute irailean. Hurrengo saioa hilaren 18an izango da, Pasai Antxoko osasun zentroan, 18:30etatik aurrera.
Ohi bezala, Antxoko Odol Emaileen elkarteak, erauzketan parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, bereziki 18 urtetik gorako gazteei. Abuztuaren 21ean egindako saioan, 22 poltsa bildu zituzten eta 4 emaile berri etorri ziren, elkarteak adierazitakoaren arabera.