Atlantikaldirako itxuraldatzen
Atlantikaldia hasteko 24 ordu falta direnean, itxuraldatuta dago herriaren erdialdea.
Gastroguneak itxura ederra hartu du Foru plazan. Atlantikaldia hasteko 24 ordu falta direnean, itxuraldatuta dago herriaren erdialdea. Herrixkak hartu du gorputza Zumardian, eta Kalekaia ere atonduta dago jada. Azken hori gazteei begirako espazioa izango da. Gastrogunea lekuz aldatu dute aurten, Foru Plazara eraman dute eta itxura ederra eman diote paleak erabilita. Jaialdia bera da garrantzitsua, gozatzeko eta hausnartzeko eskaintzen duen abagunea, baina hori guztia hartzen duten espazioei ere, bost guneen diseinuari arreta berezia jarri diote aurten ere Atlantikaldiaren arduradunek.
Itsasargi Nagusia eta Atseden Irla ere prest dira herritarrak, zein herritik kanpo helduko diren ehunka bisitariak besoak zabalik hartzeko.
