Jaietako parte hartze aktiboa nabarmendu du udalak
Udalak eskerrak eman dizkie jai batzordeari zein herritarrei jai giro aparta sortu eta festez gozatu dutelako.
Arrantzale eta Tartekoen bazkarian hamarnaka eta hamarnaka lagun bildu ziren. Santakrutzak amaituta, jaien gaineko balorazioa egin du udalak. Festetan izandako parte hartze aktiboa nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie jai batzordeari zein herritarrei jai giro aparta sortu eta festez gozatu dutelako. Lau egunez, herria musikaz, kolorez eta bereziki jai giroz jantzi dela esna du prentsa ohar bidez udalak, eta balorazio positiboa egin du, harago arrakastatsutzat jo ditu jaiak.
Jai batzordeari aitortu dio ekintza egitaraua “ilusioz” eta “esfortzuz” egin izana, “lan horren emaitza da balorazio positiboa, baita herritarren artean jaiek eta egitarauak izan duen harrera ona”. Horri, herritarrek jaiez berdintasunean eta errespetuan gozatu dutela gaineratu dio, “guztiok elkarrekin jai giro aparta sortuz”. Ekitaldi batzuei erreparatu die zehazki arrakasta nabarmentzeko, eta horien barruan, jubilatuen bazkaria, arrantzale eta tartekoen bazkaria, helduen danborrada, dantza emanaldiak eta su artifizialak aipatu ditu.
