Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Udala

2020rako zerga eta tasa proposamena ostegunean aztertuko du Lezoko udalbatzak

Tasarik esanguratsuenak ez igotzea da udal gobernuaren asmoa. Beste hainbat egokitzeko asmoa dago. Osteguneko udalbatzarrean aztertuko dute.

Lezoko udaletxea.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/09/24

Lezoko udal gobernu taldeak 2020ko ordenantza fiskalen proposamena landu du. Ideia nagusi bat dute: udal tasa eta zerga gehienek igoerarik ez izatea hurrengo urtean, “udal gobernuak beti izan du helburu herritarren gaineko presio fiskala baretzen saiatzea, betiere gastu eta diru sarreren arteko oreka mantenduz eta bermatuz”. Ostegun honetan egingo den udalbatzarrean jarriko dute mahaiaren gainean proposamena, zinegotziek onar dezaten.

Proposamenaren arabera, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga, eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga bere horretan mantentzea da asmoa. Eta uraren eta zaborrarekin tasetan ere ez dute igoerarik aurreikusi.

Salbuespenak badaude: Ibilgailuen Gaineko Zerga %1,5ean igotzea dago jasota proposamena (2015tik 2019ra izoztuta egon da), eta Eraikuntzen, Instalazioen eta Obren Gaineko Zerga egokitu nahi du udal gobernu taldeak. Azken horren kasuan, udal teknikariek egindako proposamenari jarraiki, erreforma mota ezberdinen kostu eta gastuen inguruko azterketa sakon bat egin ostean, erabateko eraberritzeetarako eta eraberritze partzialetarako oinarrizko balio batzuk ezarriko ditu udalak, eta lizentzia ematerako orduan,  zerga balio horien arabera ordaindu beharko da. “Modu horretara, gobernu taldearen helburua da kudeaketa eta jarraipen zorrotzagoa egitea alor honetan”.

Hilerriko tasak ere egokitu nahi ditu udal erakundeak. “Hilerriko zerbitzuaren prezioak oso baxuak dira; zerbitzuaren erabiltzaile gehienek, ordea, aseguru etxe baten bitartez erabiltzen dute zerbitzua, eta horrenbestez, aseguru etxea da eta ez herritarra hilerriko prezio baxuen onuraduna. Horrenbestez, gobernu taldearen proposamena da aurrerantzean zerbitzuaren balio erreala aplikatzea eta asegururik ez dutenei edota behar duten herritarrei laguntzak eskaintzea Gizarte Zerbitzuetatik”.

Lezoko kiroldegiko bazkide ez direnei dutxa zerbitzua igotzea ere proposatu du, ematen den zerbitzua kostua baino altuagoa delakoan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.