Errimak finetik harilkatuko dituzte
Errenteria Hiria Kulturguneko oholtza gainean arituko dira errimak josten Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia.
Bertsolaritzaren festa handia egingo dute beste urtebetez Erein elkartearen eskutik. Festa handi horretarako, gainera, kartel handia prestatu dute eta Errenteria Hiria Kulturguneko oholtza gainean arituko dira errimak josten Andoni Egaña, Alaia Martin, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga eta Jon Maia. Gai jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre arituko da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroan, Landare elkartean, Sindikato tabernan, Arkaitza tabernan, Xenpelar Kultur Dendan eta Niessen Kulturgunean.
Bertsolaritzaren festa urriaren 12an izango da, 19:00etan hasita.
HITZA-k lau sarrera, bi pertsonentzako bina, zozkatuko ditu.