Baratzezaintza ekologikoa izango dute hizpide Baratze Parkean
Urriaren 19an emango dute ikastaroa eta herritar orok parte har dezakeen arren, «beharrezkoa eta doanekoa» izango da lursail bat eskuratu duten bizilagunentzat.
Baratzezaintza ekologikoaren inguruko ikastaro bat antolatu du Lezoko Udalak datorren urriaren 19an. Baratze Parkean emango dute ikastaroa eta herritar orok parte har dezan zabaldu dute deialdia. Hala ere, gogoratu dutenez, «beharrezkoa eta doanekoa izango da lursail bat eskuratu duten titularrentzat».
Parte hartu nahi duten gainontzeko herritarrek izena eman beharko dute, baita matrikula ordaindu ere, urriaren 17an baino lehen. Ikastaroa elebitan emango dela jakinarazi du udalak. Lau orduko iraupena izango du jardunaldiak, 09:30etik 13:30era.