Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Bego Lazkano eta Xabi Ruiz palistek txapela jantzi zuten igandean

Donostia Kayak taldeko palista pasaitarrek txapela bana jantzi zuten senior kategorian, Elantxobetik Lekeitiorako bidea egiten zuen proban. Pasaia Kayak lehen postuan jarraitzen du Euskadiko Kopan.

Irudian Bego Lazkano Santa Katalinako muturrean, lehiakide baten olatura.
Oarsoaldea
2019/09/26

Pasaiako bi piraguista izan ziren garaile aurreko igandean egindako itsas kayakeko XV. Euskadiko Kopan, bakoitza, bere kategorian. Donostia Kayak taldeko Bego Lazkano eta Xabi Ruiz palista bikainek erakustaldi aparta eman zuten. Igandekoa, ez zen edonolako proba izan; 13 kilometroko ibilbidea Elantxobetik Lekeitiora, itsaso zabalean.

Lehia biziko probak izan ziren biak, nahiz eta itsasoa iragarrita zegoena baino bareago egon. Olatuak eta korronteak baliatzeko aukerarik gabe, palista indartsuen proba izan zen igandekoa. Lazkano eta Ruiz ederki egokitu ziren, egunak eskainitako baldintzetara.

Lazkanok nagusitasun osoz irabazi zuen eta sasoi betean dagoela frogatu zuen. Ez zion aukerarik eman Pasaia Kayakeko Amaia Benavente errenteriarrari. Donostia Kayaken taldekideak izandakoa dira Benavente eta Lazkano. Maila altua erakutsi zuen pasaitarrak, kategoria guztietako zenbait gizon ere atzean utzi baitzituen.

Lehia askoz ere estuagoa izan zen gizonezkoen proban.  Ruizek uneoro gertu izan zituen Barrikako Lauzirika, eta Pasaia Kayakeko Lander Rodriguez, baina senior mailako lehen postuari eusteko gai izan zen. Dena dela, aipatu beharra dago, Ruizen aurretik beterano mailako Villagarciak zeharkatu zuela helmuga.

Taldekako sailkapenean Pasaia Kayak 3. postuan bukatu zuen eta bildutako puntuei esker, lehen postuari eutsiko diote pasaitarrek Euskadiko Koparen sailkapen orokorrean. Aise nagusitzen ari da aurten Pasaia Kayak, 697 puntu ditu. Atzetik Donostiako Fortuna eta Zumaiako Itxas-gain, 307 eta 301 punturekin hurrenez-hurren.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.