Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Errimak josten hasteko prest da, berriz ere, Xenpelar Bertso Eskola

Gazteei begirako bederatzi talde izango ditu aurten Errenteria-Oreretako bertso eskolak; horiekin batera, bat batean aritzeko taldea ere osatu du Xenpelarrek.

santa ageda Santa Ageda egunean koplak abesten arituko da Xenpelar Bertso Eskola aurten ere.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/09/26

Uda sasoia bukatuta eta oporraldian atseden hartuta, indarrez eta lanerako prest dator ikasturte berrian Xenpelar Bertso Eskola. Datorren astean zabalduko ditu ateak Lau Hazietara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan, eta gazteenen zein helduenen bertso gosea aseko du.
Gazteei begirako bederatzi talde izango ditu aurten Errenteria-Oreretako bertso eskolak, eta ez dute lan makala izango astero errimak josten. Horiekin batera, bat batean aritzeko taldea ere osatu du Xenpelarrek. Eta hain serio aritu nahi ez dutenek ere izango dute lekua, izan ere, bertso eskolak, lagun artean aritu eta bertsolaritza jolastzat hartzen dutenen beste taldea ere martxan izango duelako ikasturte berriarekin batera.

Arka Hitzak egitasmoa
Bertso eskolak ematen dituzte, baina ez da horretara mugatzen Xenpelar Bertso Eskola, eta urtean zehar hainbat bertso saio, lehiaketa, jai giroko emanaldi eta egitasmo egiten dituzte bertsolaritzaren mundua herritar guztienagana gerturatzeko.
Horien artean, iaz martxan jarritako Arka Hitzak egitasmoarekin jarraituko dute aurten ere. Lehenengo saioa urriaren 11n izango da, ostiralarekin, Arkaitza tabernan. Egitasmoaren izenak azaltzen duen bezala, Arkaitza du eremu naturala bertsolaritza iniziatiba horrek. Gainerako saioak berriz, leku berean noski, hileko bigarren ostiraletan egingo dituzte, guztiak 23:00etan hasita. Zaleei beraz, hilabetero gozatzeko aukera paregabea eskainiko die.

Bertso eskolako arduradunek «ilusioz gainezka» datozela nabarmendu dute. Deialdi berezia egin diete helduen taldeetan izena eman nahi dutenei: urriaren 4an 19:00etan Lau Haizetararen egoitzara deitu dituzte.
Urtean zehar, Zapirain Anaiak eta Ibon Zabala bertso paper lehiaketak, eta urteroko Santa Ageda koplak ere antolatuko dituela, besteak beste, ekarri du gogora bertso eskolak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.