Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Txingurri errekaren saneamendua osatu gabe dagoela ohartarazi du Eguzkik

Asteartean Trintxerpeko kaiko urak zuriz tindatu ziren, Txingurri errekan egindako isuri kutsakor baten ondorioz. Donostiako Altza, Larratxo eta Herrera auzoetako ur zikinak Pasaiako Portuan botatzen ditu errekak.

herrera3 Portu Agintaritzak barrera bat jarri behar izan zuen, isuria zabaldu ez zedin.
Pasaia
2019/09/26

Pasaiako portuan beste isuri kutsakor bat izan zen asteartean. Oraingoan Trintxerpeko kaian izan zen eta hainbat orduz, urak zuri kolorea hartu zuen. Egoeraren larritasunaren aurrean, Pasaiako Portu Agintaritzak neurriak hartu zituen, isuria gelditzeko ur barrera bat jarriz. Pasaiako portuan berriz ere, ingurumen araudiari muzin egin diotela salatu du Eguzki Talde Ekologista eta Antinuklearrak.

Arduradunek esandakoaren arabera, ezinezko omen da egiaztatzea non izan zen isurketa zehatz-mehatz, baina argi dago Txingurri errekak eraman zuela badiara. Erreka txikia izan arren, populazio handia duten hiru auzoren ur zikin asko biltzen ditu. Donostiako Altza, Larratxo eta Herrera auzoen ur zikinak beraz, Txingurri errekaren bitartez Trintxerpeko kaira iristen dira. Porturatze gunean izanda gainera, uraren kalitatea ez da ona Trintxerpen. Txingurrik egoera okertu baino ez du egiten.

Trintxerpekoa, badian saneamendurik gabe jarraitzen duen guneetako bat baino ez da. Talde ekologistek luzaz salatu dute, Donibanen ur-hondakinen araudia ez dela errespetatzen, eta ondorioak larriak izan daitezkeela. Euskal Autonomia Erkidegoko Uren Kalitatearen Jarraipen Sarearen azken txostenak, hiru gune kritikoren berri ematen du Pasaiako badian; Trintxerpe, Donibane eta Oiartzun ibaiaren bokalea. Eguzki taldeak azaldu duenez, Trintxerpek ur kalitaterik txarrena, bereziki Txingurri erreka bertan isuritako ur zikinak direla eta. Ikerketaren arabera, aipatutako hiru tokietan uraren kalitatea txarra da.

Asteartekoa, kolore zuridun orbana zabaldu zelako, izan zuen oihartzuna, baina Txingurri errekaren isuriak, uste baino ohikoagoak dira. 2007 eta 2008 urteetan, garrantzizko saneamendu lanak egin zituzten hondakin-uren kopurua murrizteko. Dena dela, Altza, Larratxo eta Herrerako zonalde askoren ur zikinak, Txingurrira iristen jarraitzen dute.

Pasaiako badian legez kanpoko isuriak egitea, merke ateratzen dela diote ekologistek izan uretan ala airean. Behin baino gehiagotan salatu dute erabateko zigorgabetasuna dagoela Pasaiako Portuan, eta noizean behin horrelako kasuak ematen direla, inolako ondoriorik gabe.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.