Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lezoko Euskal Herriko Dantzari Egunean, 35 dantzari talde

Euskal Herriko Dantzari Eguna egingo dute Lezon larunbatean. Euskal Dantzarien Biltzarrak iragarri du 35 talde gerturatuko direla herriraino.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2019/09/30

Euskal Dantzarien Biltzarrak jakinarazi du larunbatean (urriak 5) Lezon egingo den Euskal Herriko Dantzari Egunean 35 taldek parte hartuko dutela, Euskal Herri osotik etorriak. Murixka Dantza Taldearekin elkarlanean egingo dute egun osoko ekitaldi handia.

Goizean zehar kaleak alaitzeko kalejira egingo dute goizeko protagonista izango diren dantza taldeek, musikariz lagunduta. 12:00etatik 13:00etara, Goiko plazan, herriko Murixkak, Primadera taldeak (Lapurdi) eta Gure Txokoa taldeak (Nafarroa) emanaldia eskainiko dute. Saioaren ondoren, horiek guztiak Gurutze Santuaren plazara joan, eta Kantu Dantza jarduera egingo dute.

16:00etatik aurrera, Lezon izango diren 35 dantza taldeei harrera egingo diete, ondoren, 17:00etatik, beste kalejira bati ekiteko. 17:30ean izango da eguneko dantza emanaldi nagusia, Karlos Saldise plazan. Ekitaldi hori bukatzeko, bilduko diren ehunka dantzariek elkarrekin, Hegi, fandangoa eta arin-arina, Txulalai eta Larrain Dantza egingo dituzte.

Eguna jarraitzeko Jaixkipe txarangak musikaz girotzen jarraituko du herria, eta herri afariaren txanda izango da ondoren. Gurutze Santuaren plazan egingo den erromeria-dantzaldiarekin bukatuko da eguna.

Ekintza eta ekitaldi horiez gain, 16:30etik 20:00ak arte, Zubitxo kalean artisauen folklore azoka izango da jarrita.

Oharra: euria egingo balu, goizeko ekintzak Karlos Saldise plazan egingo dira, eta arratsalde-gauekoak Bekoerrota kiroldegian.

Asteazkenean, hitzaldia
Joan den astean egin zen mahai-inguruarekin bezala, aste honetan ere Euskal Herriko Dantzari Eguna girotzeko izango da ekitaldirik. Hala, asteazkenean (urriak 2), 19:00etan eta Euskara eta Kultura sailaren bulegoan, Lezoko folklorea, Trapujale eta Zabarre hitzaldiaz gozatzeko aukera egongo da.

Erlazionatutako edukiaUrriaren 5eko Dantzari Egunerako laguntza behar du Murixkak
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.