Baionako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar Antxon
Larunbatean hilik topatu zuten 53 urteko emakume bat Baionan eta hilketa matxista izan daitekeela uste du Frantziako poliziak. Harremantxok elkarretaratzea deitu du biharko 19:00etan Gure Zumardian.
Iaz egindako konzentrazio baten irudia, Antxoko Gure Zumardian. Larunbatean 52 urteko emakume bat hilik aurkitu zuten Baionan, gorputza ubeldurez beteta zuela eta indarkeria zantzuekin. Berriak jakinarazi duenez, hilketa matxista izan daitekeela uste du Frantziako poliziak. Ustez senarrak hil zuen emakumea. Aurten Euskal Herrian hil duten 4. emakumea da; horietatik 3 Lapurdin hil dituzte.
Gertakariaren larritasunari jarraiki eta emakumeen indarkeria matxista sistematikoa salatzeko, elkarretaratzea egingo dute bihar Pasai Antxon 19:00etatik aurrera Gure Zumardian. Antxon bezala, Oarsoaldeko mugimendu feministek deituta hainbat kontzentrazio egingo dituzte; gaur 19:30ean bilduko dira Errenteriako Niessen Merkataritza gunean 19:30ean. Oiartzunen kontzentrazioa bihar egingo dute, 19:00etan Doneztebe plazan.
Oarsoaldeko lau udalek mugimendu feministek egindako deiarekin bat egin dute eta elkarretaratzeekin bat egingo dutela jakinarazi dute. Lau erakundeek jendaurrean zein aho batez indarkeria matxista arbuiatu dute, eta emakumeek indarkeria matxistarik gabe bizi daitezen lanean jarraituko dutela berretsi dute.
