Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

'Izan Itsas Zaindari' kanpaina aurkeztu du Mater Museoak

Arrantza iraungarria eta kontsumo arduratsuaren alde egindako lanagatik, Pasaiako Arrantzaleen Kofradiari egin diote 2019ko Mater Itsas Zaindari Aitortza.

Karmengo Ama Ikastetxeak, Arrantzaleen kofradiak, Udalak eta Mater Museoak arrantza jasangarriaren aldeko apustua egin dute.
Pasaia
2019/11/07

Aurreko astean hasi bazen ere, gaur aurkeztu du Mater Ontzi Museo Ekoaktiboak Izan Itsas Zaindari kanpaina ibiltaria, arrantza iraunkorra eta kontsumo arduratsuaren defentsa egiteko asmoz. Tokiko arraina kontsumitzearen garrantziaz ohartarazi nahi dute. Garaiko eta tokiko arraina erosita, bertako arrantza sektorea bultzatzeaz gain, ingurumena ere babesten da, finean, aztarna ekologikoa murriztu eta gehiegizko arrantza ekiditen baita. 

Ontzian bertan egin dute aurkezpena eta bertan izan dira, Pasaiako Udaleko Hirigintza zinegotzi Nahikari Otermin, Jose Manuel Barreiro Pasaiako Kepa Deuna Arrantzale Kofradiako presidentea, Nerea Tejedor kofradiako idazkaria, Juncal Olaizola eta Begoña Canal Karmengo Ama ikastetxeko zuzendari eta ikasketa burua, eta Mater Museoko kideak.

Haiek “itsas maitale” diren heinean eta neurri batean itsasotik bizi direnez, “ahalik eta herritar gehien itsas zaindari izan daitezen” lan egingo dutela adierazi du Izaskun Suberbiola, Mater Museoko zuzendariak. Helburu hori lortzeko, Materko kideek itsasontziaren ateak zabalik izango dituzte egunotan, “arrantza teknikak iraunkorren berri izateko aukera izango dute, bertako arraina arrantzatzearen eta kontsumitzearen garrantziaz ohartu daitezen”.

Gazteengan eragitea bereziki garrantzitsua da eta Pasaiako ikastetxeetan badakite. Dagoeneko LH 3 eta LH4ko Pasaia Lezo Lizeoko bi haur taldek bisitatu dute ontzia eta bihar Karmengo Amako ikasleen txanda izango da. Etxeko lanak eramango dituzte gainera, “itsas zaindari izateko tresnak” eman dizkiete. Kartoizko gurpil bat, non urteko hilabete bakoitzean erosi daitezkeen garaiko arrainak ageri diren. Azaroan adibidez, bakailaoa, lupia, oilarra, legatza eta zapoa dira Euskal Herriko arrandegitan erosi daitezkeen garaiko arrainak.

Gonbidatuek ere gurpil bana jaso dute.

Dena dela, kontsumo arduratsuaz harago, asko egin daitekeela oroitarazi du Suberbiolak, “keinu txikiek garrantzi handia dute, denek egin dezakegu gure ekarpena. Denok murriztu dezakegu sortzen dugun hondakin kopurua eta material ez kutsakorren aldeko hautua egin dezakegu”. Izan Itsas Zaindari kanpaina funtsean, Mater Museoak egindako ekarpen bat da besterik ez, herritarrei helarazitako beste mezu bat.

Aspaldidanik itsas zaindari izan direnak omentzeko eguna izan da gaur. Suberbiolak azaldu duenez, Pasaiako arrantzaleen jarduna, iraunkortasunaren paradigma da, “arrantza selektibo eta teknika artisauen eredurik onena dira”. Hori dela eta, 2019ko Itsas Zaindari Aitortza egin dio Pasaiako Kepa Deuna Arrantzale Kofradiari eta Mater Museoaren egurrezko erreplika bat oparitu diete.

Jose Manuel Barreirok izan du oparia jasotzeko ardura. “Prestigen istripuak begiak ireki” zizkiela esan du Barreirok eta ordutik Pasaiako arrantzaleek ikuspegi ekologista errotuz joan da haien artean. Biztanleria arduraz jokatzea eskatu die “badirudi jendea lasaitu dela azken urteetan, baina jakin dezatela gure hondakinak ez direla desagertzen, itsasoan pilatzen dira. Bide beretik jarraitzen badugu plastikoa jaten bukatuko dugu”. Suberbiolak bezala askoren keinu txikiek pisua handia dutela nabarmendu du kofradiako presidenteak.

Etzi arte izango da Izan Itsas Zaintzaile kanpaina San Pedroko kaian. Getarian —azaroak 21, 22 eta 23— eta Orion —abenduak 4, 5 eta 6— izango dira hurrengo egonaldiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.