Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria] Mikel Izagirre Anabitarte: berritzailea eta ilusioz betea

Mikel Izagirre omendu dute gaur Errenteria-Oreretan. Kirol egokituari, eta oro har gizarteari egin zien ekarpena balioan jarri dute.

Bete egin da Niessen omenaldirako.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta
2019/11/09

Mikel Izagirre Anabitarte omentzeko eguna da gaurkoa. Uztailean hil zen. Gaur, Errenteria-Oreretako Niessen Kulturgunean egindako ekitaldian hark egindako lana aitortu dute. Bete egin da Niessen. Merezitako omenaldia jaso du. 2012an Mindara elkartearen sortzaileetakoa izan zen Izagirre. Bertan zeuden elkarteko familiak.

Ekitaldian Izagirreren baloreen eta jarduteko eraren adibide asko azaldu dituzte. Bi nabarmendu dira: ikuspuntu berritzailea, eta ilusioz gainezka egindako lana. Eta horiek aurrera eramateko hiru lanabes zituen: adorea, kumunikatzeko gaitasuna, eta etorkizun sena.

Kirol egokituaren alde egindako lanagatik batez ere izan da ezaguna Izagirre. Nork pentsatu behar zuen 1983. urtean, Behobia-Donostia lasterketan atleta elbarriak aterako zirela? Bada Izagirrek egindako lanari esker, egun normala da (eta 1983an pentsaezina) gurpildun aulkiekin lehian ikustea kirolariak, Behobian eta beste edonon. Mahai tenis, saskibaloi, pilota egokituan sasoi betean lan egindakoa izan zen Izagirre, eta besteak beste, Juven saskibaloi taldea sortu zuenetakoa izan zen: 2001ean, erretiratu berritan, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioa sortu zuen (10 urtez bertako presidente izan zen) Lucia Figueroarekin batera.

Bere bizitzan asko egindakoa izan zen Izagirre. Oroitarazi dute herritarrekin harreman zuzenena frantses eskolak ematen (1975-1986) eta ONCEko saltzaile zela (1986-2001) izan zuela, baina ordutik aurrera ere beti besteen aldeko zereginean, batez ere elbarritasunen bat zuten pertsonen ongizatean lanean jardun zuela. Horren beste adibide batzuk: kirol egokituan egindako lanaz gain, Donostiako Hegalak zentroa Izagirreren (besteren artean) ekimenez egin zen (2012an zabaldu zuten), Oñatiko udaleku egokituen sorreran parte hartu zuen, eta 2012an, Mindara hezur-mamitzeari ekin zion buru-belarri.

Gaurko ekitaldian, besteren artean, Lucia Figueroa bera izan da. Hunkituta egin du bere interbentzioa. Lanean entusiasta, gauzak bihotzetik egiten zituen horietakoa izan zela Izagirre esan du. Hura ezagutzea, ilusioz kutsatzea zela.



Erlazionatutako edukiaOztopoei aurre egiteagatik, eskerrik askoUmezurtz gelditu da Mindara
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.