EH Bildu nabarmen garaile Lezon
Apirileko hauteskundeekin alderatuz abstentzioa igo bada ere, alde handiagoa atera die koalizio subiranistak gainontzeko alderdiei.
Espainiako Gorteetarako egin diren hauteskundeek, Lezon, EH Bilduren garaipena utzi dute berriz ere. Bigarren indarra EAJ izan da 462 boto atzerago, eta hirugarren indarra, berriz ere, Elkarrekin Podemos; laugarren indarra PSOE izan da. Hau da, postuetan, apirilaren 28an egin ziren hauteskundeen antzekoak izan dira emaitzak. Argazkia ez da aldatu.
Joerei dagokienez, EH Bilduk botoak irabazi ditu apiriletik, eta EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSOEk galdu. Jaitsiera nabarmena izan du Ciudadanosek aldi berean.
Abstentzioa, aurreko Espainiako hauteskundeetan baino handiagoa izan da Lezon: apirilekoa %28,24koa izan zen; gaurkoa, %34,74koa.
Jarraian dagoen zerrendan, Lezoko emaitzak (parentesi artean apirilaren 28ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeen emaitzak.
- EH Bildu: 1.216 boto, %38,57 (1.192 boto, %34,54)
- EAJ: 754 boto, %23,91 (781 boto, %22,63)
- Elkarrekin Podemos: 548 boto, %17,38 (740, %21,44)
- PSOE: 439 boto, %13,92 (472, %13,68)
- PP: 108 boto, %3,43 (93, %2,69)
- Vox: 33 boto, %1,05 (32, %0,92)
- Ciudadanos: 20 boto, %0,63 (68, %1,97)
- Pacma: 15 boto, %0,48 (31, %0,9)