Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Giza Eskubideen Aldeko jardunaldiak egingo dituzte bosgarrenez

Erakusketak, hitzaldiak, eta zineforumarekin jantzi dituzte giza eskubideen aldeko jardunaldiak, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta garrantzitsua dena, giza eskubideen bermatzaile aktibo izatera.

Antolatzaileetako batzuk gaurko agerraldian, Lanpedusa mosaikoaren aurrean.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/12

Giza Eskubideen Aldeko Jardunaldien bosgarren ekinaldia egingo dute Errenteria-Oreretan hilabete honetan eta abenduan zehar, hilaren 19a eta abenduaren 13a artean, zehazki. Bi lelo izango ditu aurtengoak: Izan zaitez giza eskubideen aktibista eta Giza eskubideen defendatzaileen defentsan. Lehenengoak, herritarrei eman nahi die lekukoa norbanakoak inplika, izan dezaten paper aktiboa giza eskubideen gaian; bigarrenak, munduan barrena giza eskubideen defendatzaile direnak babesteko, defendatzeko deia da. Giza eskubideen defendatzaile horietako bati aipamen berezia egin diote antolatzaileek gaur Lampedusako mosaikoaren aurrean egin duten prentsa agerraldian: Juanmi Gutierrez zinemagilea. Pasa den otsailean hil zen Gutierrez, eta bere lanean gai sozialekiko sentsibilitatea eta bizi konprometitua utzi dituela nabarmendu dute. Aipamen berezia egingo diote aurtengo jardunaldietan, baita merezitako omenaldia ere.

Besteak beste, Tabula rasa (2004), Bozes Lexanas (2005), Zuzendu mesedez!  ¡Enfoquen por favor! (2008), Musika plaza (2010), Mur-mur (2012), Ateak zabalduz (2014), Urak dakarrena (2015), Oihalak aldarretan (2016) eta Baules (2018) ikus-entzunezkoak egin zituen. Bere filmografia erabilita gai ezberdinak jorratuko dituzte jardunaldien barruan; besteak beste, okupazioa, migratzaileak eta harrera sareak, edo aminatoaz arituko dira zineforum horien barruan.

Jose Ramon Gurrutxaga Txokolo Aniztasuna azpisailaren zinegotziak, Aitor Oiartzabal Aniztasun teknikariak, GOT Grupo Oarso Taldea, Emakumeen Etxea, Stop kaleratzeak, eta ASVIAMIE Amiantoaren Biktimen Euskal Elkarteko ordezkariek hartu dute parte gaurko agerraldian, hala ere, eragile gehiago daude inplikatuta jardunaldien antolaketan: Aurrekoekin batera, Ozzinema, Arrats, Zazpi térdi, Mundubat, Mikelazulo, Txintxarri, Fatima Parrokia, Irun, Donostia eta Iparraldeko Harrera sareak.

Herri Babes sareko kide

Joan den hilabetean errenteriako Udala Mundubat Elkarteak dinamizatzen duen Nazioarteko Herri Babes sarearekin bat egin duela azaldu du Gurrutxagak: “Sare horrek mundu osoan zehar dauden giza eskubideen defendatzaileek egindako lanketa babesten du, eta bertara atxiki izanak arlo horretan urrats bat aurrera egitea suposatzen du. Finean, munduan barrena dauden giza eskubideen defendatzaileak eta bertakoak elkarrekin izateko aukera izango dute”. Sare horrek, sentsibilizaziorako, komunikaziorako eta elkarlanerako udalek egindakoa koordinatzea du helburu, ondorio politikoak izan ditzan eta horrela giza eskubideen defendatzaileen babesa sustatzea.

Jardunaldien barruan, hilaren 20an, harrera instituzionala egingo zaie Guatemala , Kolonbia eta Saharako defendatzaileei, “beraiek eskatzen dutena babes politikoa da—azaldu du Gurrutxagak— normalean erakunde handiek ematen dute babes hori, baina guk uste dugu herrietatik ere, udalak busti behar direla”. Urtean zehar aukera izango dela ikastetxeetan solasaldiak egiteko gaineratu du.

Une honetan Herri Babes Sarean Euskal Herriko zortzi herrik hartzen dutela parte zehaztu du Gurrutxagak.

Gutierrezen filmografiarekin zineforumak antolatzeaz gain, jardunaldien barruan bi hitzaldi nabarmendu ditu Gurrutxagak: “Manuel Delgado arte historialaria eta antropologoa izango da eta berak oso ikuspuntu kritikoa du hirien antolaketaren eta konfigurazioaren gainean, espazio publikoa eta pribatua zer den argituko du. Bestalde, Brigitte Vasallo Kataluniako  idazlea izango dugu; feminista eta arrazakeriaren aurkakoa da”.

Erakusketak, hitzaldiak, eta zineforumarekin jantzi dituzte giza eskubideen aldeko jardunaldiak, eta herritar guztiak deitu dituzte parte hartzera, eta garrantzitsua dena, giza eskubideen bermatzaile aktibo izatera.

Egitaraua

  • Hilak 19, asteartea: Manuel Delgado Ruizen eskutik Espazio publikoaren eta pribatuaren nozioak eskubide gisa hitzaldia Reina aretoan 19:00etatik 21:00etara. Gazteleraz.
  • Hilak 20, asteazkena: Herri babes sareari harrera instituzionala 16:00etatik 18:00etara Merkatuzarren. Herri Babes Sareko Giza Eskubideen defendatzaile hauek hartuko dute parte: Guatemalako Ana Rosalia Tiul, Quib de Caal, Comite de Unidad Campesina; Kolonbiako Leyla Andrea Arroyo Muñoz, Comite del paro civico de Buenaventurako ordezkaria; eta  Giza Eskubideen Urraketako Biktimen Saharako elkarteko ordezkariak.
  • Hilak 20, asteazkena: Juanmi Gutierrezen Musika plaza amiantoaren kalteen gaineko dokumentalaren proiekzioa eta ondoren osasunerako eskubidearen alorreko elkarteekin solasaldia: ASVIAMIEko Jexux Uzkudunekin. Fatima Andra Mariaren parrokian, 19:00etik 20:30era.
  • Hilak 26, asteartea: Juanmi Gutierrezen Ateak zabalduz okupa mugimenduaren gaineko dokumentalaren proiekzioa eta ondoren Stop kaleratzeak eta etxebizitza eskubidearen gaineko elkarteekin solasaldia. Niessen zinemetan, 19:30etik 21:00etara.
  • Hilak 27, asteazkena: Brigitte Vasalloren eskutik Feminismo Intersekzionatua hitzaldia, Merkatuzarren 19:00etatik 21:00etara, gazteleraz.
  • Abenduak 2, astelehena: Juanmi Gutierrezen Paseko txoriak Errefuxiatuen eta herri solidario baten gaineko dokumentalaren proiekzioa, eta ondoren Irungo Harrera Sarearekin solasaldia. Niessen zinemetan, 19:30etik 21:00etara. Elebitan.
  • Abenduak 4, asteazkena: Hiritarron harrera sarea, Irungo Harrera Sarea, Iparralde Etorkinekin eta GOTT elkarteekin solasaldia. Reina aretoan, 19:00etatik 21:00etara. Elebitan.
  • Abenduak 10, asteartea: Juanmi Gutierrez zinema zuzendariari omenaldia. Niessen auditorioan 19:00etatik 21:00etara. Elebitan.
  • Abenduak 13, ostirala: Miren Garcia Torresekin bisita gidatua, 12:00etatik 13:00etara. Elebitan.
  • Hilaren 26tik abenduaren 13ra: Erakusketa, Eskubideak defendatzen bizitzea; hogei kontakizun grafiko giza eskubideen defentsan. Mexiko, Honduras, Guatemala, Kolonbia eta Palestinan bildutako hogei esperientzia. Xenpelar Etxean.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.