Igandean ospatuko dute aurtengo Kuadrillategi Eguna Lezon
Jaialdiak 11:00etatik 17:00etara iraungo du. Eguraldia ona bada, Karlos Saldise plazan egingo dituzte jolasak. Txarra bada, Lezo Herri Eskolako estalpean.
Lezok hartuko du 2019ko Kuadrillategi Eguna. Egitasmoa ostiral arratsaldeetan izan ohi bada ere, Kuadrillategi Eguna igandean —hilaren 17an— ospatuko da eta goizetik hasiko dute, izan ere, egun osoko egitaraua prestatu du, lau herrietako hezitzaileek osatutako batzorde batek.
Goizeko 11:00etan dute hitzordua Oarsoaldeko gazteek; lezoarrek harrera egingo diete Karlos Saldise plazan errenteriarrei, oiartzuarrei eta pasaitarrei. Eguraldia ona bada, Karlos Saldise plazan bertan garatuko da jaia. Txarra egiten badu ordea, Lezo Herria Eskolaren estalpean eguraldiak ez dezan egitaraua baldintzatu.
Kuadrillategin Oarsoaldeko 12 eta 16 urte bitarteko 400 gaztek parte hartzen dute ostiralero. Horrez gain, irteera topaketa eta ekintza bereziak ere egiten dituzte urtean zehar.
Kuadrillategi Eguneko egitaraua.
Azaroak 17, igandea
- 11:00etan lezoarrek harrera egingo diete Karlos Saldise plazan gainontzeko herrietako gazteei.
- Jarraian taldeak sortu eta jolasei ekingo diete.
- 13:30ean atsedena bazkaltzeko
- 15:00etan DJ Luken Karlos Saldise plazan.
- 17:00etan lezoarrek agurra egingo diete beste herrietako gazteei.