Illumbe bandak eta gaiteroek Trintxerpeko kaleak girotuko dituzte igandean
Eguerditik aurrera Trintxerpeko kale nagusietan joko du Ilumbe Musika Bandak Pasaia Musikaleko Gaiteroekin batera.
Illumbe Musika Bandako musikariek eta Pasaia Musikaleko Gaiteroek emanaldi ‘mugikorra’ eskainiko dute igandean 12:00etatik aurrera. Azkuenen izango dute hitzordua eta bertatik hasita Gudarien plazara joango dira, musikaz lagunduta.
Jarraian Serafin Esnaola plazara joko dute eta handik Azokara. Bertako sarreran beste kontzertu bat emango dute 13:00etan. Errepertorio zabalarekin etorriko da banda Purcell, Von Suppe, Iñaki Urbizu eta Sinatraren piezak joko dituzte; eta gaiteroekin batera Negra Sombra eta Banda galega.