Lorpena aitortu diete
Behobia Donostia lasterketa irabazi zuen igandean Xakib Laxgarrek. 25 urte ziren Gipuzkoar batek irabazten ez zuela lasterketa hori, eta Laxgarrek Errenteria-Oreretara ekarri du saria. Elena Silvestre errenteriarra, berriz, helmugara heltzen laugarren emakumea izan zen, baina lehenengo gipuzkoarra.
Atzo arratsaldean beren lorpenari aitortza egin zien Errenteriako Udalak, eta harrera egin zieten Aizpea Otaegi alkateak, eta ordezkaritza duten gainontzeko alderdi politikoetako ordezkariek.