Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsiodunak, sindikatuak, emakumeak, gazteak eta merkatariak bat eginda, bizitza duin baten alde

Pentsiodunen eskakizunekin eta larunbaterako deituta dauden mobilizazioekin bat egin dute askotariko eragileek.

Pentsiodunen aldarria eta mobilizazioekin bat egin duten eragileak gaurko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2019/11/14

Mobilizazioetan aurrera urratsa egingo zuela iragarri zuen Duintasunak, jubilatu eta pentsiodunen elkarteak. Iragarritakoa gaur mamitu du eta Duintasuna askotariko eragilez babestuta azaldu da prentsa aurrera. Aspaldian eta behin baino gehiagotan esan du pentsioena ez dela soilik beraien arazoa, bizitza duin bat bermatzeko, soldata duinak, lanpostu duinak eta zerbitzu duinak ezinbesteko direla, eta horrek guztiak jendarte zabalari eragiten diola, herritar orori.

Steilas, ESK, LAB eta ELA sindikatuetako ordezkariak, Oreretako Gazte Asanbladak, Oreretako Mugimendu Feministak eta Errenkoalde Errenteriako Merkataritza, Ostalaritza eta Zerbitzuen elkarteak bat egin dute pentsiodunen eskaerekin, baita larunbatean Donostiako Alderdi Ederretik pentsioen sistema publikoaren alde  17:00etan abiatuko den manifestazioarekin. Duintasuna elkarteko Alex Olidenek eta Joxe Mari Uriak hartu dute hitza, euskaraz eta gazteleraz hurrenez hurren. Borrokan daramaten denboran ez direla egonkortu pentsiodunen mugimenduaren aldarrikapenak salatu dute eta horren erantzule egin dituzte agintari politikoak, “izan ere, oraindik ere indarrean dagoen  lanaren eta pentsioen gaineko legeria ez dute indargabetu, eta garbi dago legeria horrek ezartzen dituen neurriak direla egoera honen arrazoi nagusiak”.

Neurri horien artean aipamena egin die Olidenek  Alderdi sozialistaren eta alderdi popularraren gobernuek lanari eta pentsioen gainean egindako bi erreformei, “enpleguan prekarietate latza eta ondoren pentsioetan eragingo duten miseriazko soldatak ekarri dituztelako”. Adinekoek bizitza duina izan dezaten borrokatzen ari direla gaineratu du Duintasunako kideak, eta horretarako ezinbestekotzat jo du kalitatezko enplegua, “langileen lan baldintzak hobetzeko, batez ere gazteenak”.

Emakumeen egoerari erreparatu dio. Gewnero arrakala soldatetatik eta pentsioetatik desagerraraztea gizarte bidezkoagoa eta berdinzaleagoa egiteko giltzarria dela esan du, baita aberastasunaren banaketa ere, “demokraziaren bermea da hori, eta aberastasuna banatuta herritarren zerbitzurako eredu ekonomiko bat izango da, eta ez lukurreru boteretsu gutxi batzuena”. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako, Nafarroako eta Espainiako Estatuko instituzioei eskaera zehatza egin die Duintasunak: pentsioen sistema publikoa berma dezatela, pentsioak publikoak, duinak, bidezkoak eta egokiak izan daitezen; lanbide arteko gutxieneko soldata 1.200 eurokoa izan dadila eta gutxieneko pentsioa 1.080koa, Europako Gutun Sozialak gomendatutakoaren arabera; Pentsioen erosteko ahalmena berreskura dezaten; menpekotasun egoeran dauden pertsonentzako berma dezatela sare publiko unibertsal bat, aurrekontu publikoen bidez ordaindua;  genero arrakala ezaba dezatela pentsio zein soldatetan, eta alarguntasun pentsioa %100ekoa izan dadila; garaia baino lehen eta 40 urtez kotizatu dutenak ez daitezela zigortuak izan kobratu beharreko pentsioetan.

Argi dute, “erabateko arrazoia dugu”, eta horregatik erabaki dute aurrera urratsa egitea beren mobilizazioetan eta gure aldarrikapenetara ekarri nahi ditugu langileak, langabeak, emakumeak, gazteak, autonomoak eta pentsiodunak”.

Agerraldian, elakrte ezberdinetako ordezkariak.

Emakumeek egindako lanetan oinarritutako sisteman bizi garela esan du mugimendu feminista ordezkatu duen kideak, eta sistemak emakumea etekinak ateratzeko merkantzia moduan erabili duela eta horretan segitzen duela, “estatuak eta gobernuek zerbitzu asko sare publikoen bitartez eskaintzeko zuten ardura guztia, gure lanaren bitartez aurreztu dute, eta hori gutxi balitz, bizitza osoan egindako lana aitortzeko garai heltzen denean pentsio sistema publikoak ez digu bizitza duina bermatzen”. Emakumeei dagokiena exijitzeko Oreretako Emakumeon batzarra, Kolpe Morea, Garaipen, Amalatz eta Bilgune Feministak bat egin dutela hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak larunbatean egingo dituen mobilizazioekin eta deialdia luzatu diete herritarrei horietan aktiboki parte hartzera, “emakumeok ere bizitza duin bat merezi dugulako, emakumeok plazara”.

Errenkoalderen ordezkariak ere hartu du hitza. Merkataritza autonomo diren neurrian bat egin dutela pentsiodunek deitu duten mobilizazioarekin esan du berak ere, “etorkizuneko erretiro pentsioen gaineko kezkekin, kezka horiei erretiro politikek eraginda gure bezeroek jasan duten eros ahalmenaren beherakada gehitu behar zaie, eta ezin gara beste aldera begira gelditu”. Kalitatezko lan testuinguru baten beharrarekin ere bat egiten dutela merkatarien zein pentsiodunen aldarrikapenak erantsi du, “1.200 euroko gutxieneko soldatak bermatu behar dira beharrezko kotizazioak lortu ahal izateko, eta minoristen euskal sektoretik halakoak sustatzen ditugu, formatu prekarizatzaileen aurrean”.

Autonomoen erretiroa bataz beste  erregimen orokorrekoa baino %40 baxuagoa izateak ere kezkatzen dituela esan du eta horregatik autonomoen erregimenaren erreforma eskatu du”.

Agerraldiaren amaieran deialdi zabala larunbatean 17:00etan Donostiara joateko, “pentsio duinen alde, soldata eta lan baldintza duinen alde, bizitza duin baten alde”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.