Touringek bere taldeak aurkeztuko ditu igandean
Federatu eta eskolarteko haurren artean 450 futbolari ari dira gaur egun Fanderiako futbol zelaian entrenatzen eta partidak jokatzen.
Touring Kirol Elkarteak bere talde guztien aurkezpena egingo du igandean. Koldo Mitxelena ikastetxearen jolastokiak hartuko du ekitaldia 12:00etan hasita, eta talde guztiak banan bana igoko dira oholtzara.
Aurkezpena amaituta, Herriko Plazara hurbilduko dira bertan familia argazkia egiteko. Ekitaldia amaitzeko Touringeko proiektu berriarekin bat egin duten babesle nagusiei eskerrak emateko ekitaldia egingo dute herriko elkarte batean.
Federatu eta eskolarteko haurren artean 450 futbolari ari dira gaur egun Fanderiako futbol zelaian entrenatzen eta partidak jokatzen.