Gabon kanten sariketarako izena eman daiteke
Ereintza elkarteak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gabon Kanten Sariketa Probintzialean izena emateko epea zabalik da.
Ereintza elkarteak Gipuzkoako Abesbatzen Federazioarekin elkarlanean urtero antolatzen duen Gabon Kanten Sariketa Probintzialean izena emateko epea zabalik da. Abenduaren 28an egingo dute, arratsaldez, Galtzarabordako kiroldegian.
16 urtetik gorako, lagun taldeek, abesbatzek (federatuak edo federatu gabeak), elizako abesbatzak, edota otxoteek eman dezakete izena. Sailkatzen diren lehenengo hiru taldeek, 800, 600 eta 400 euroko diru saria jasoko dute, hurrenez hurren. Gainontzeko taldeek berriz, kontsolazio saria jasoko dute.
Izena eman nahi dutenek, Gipuzkoako abesbatzen Federazioaren posta elektronikoaren bidez egin behar dute hilaren 30era arte. Oinarriak, berriz, hemen kontsulta daitezke. Gehienez hamar taldek hartuko dute parte eta parte hartze hori izena emateko ordenaren araberakoa izango da.