Haurren eta Nerabeen Eskubideen Egunaren harira jarduerak antolatu dituzte Pasaian
Datozen egunetan jarduera ugari antolatuko dituzte Pasaiako eragile ezberdinek, haur eta gazteak erabakien erdigunean jartzeko.
Asteazkenean, Haurren eta Gazteen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu osoan. Pasaia herri umila bada ere, eskubide sozialekiko konpromiso irmoa du eta azken urteetan gazteen eskubideak bermatzeko neurri ugari hartu dituzte, tartean Eskubidean Plana. Lan horren ondorioz, Unicefek Pasaia ‘haurtzaroaren lagun’ izendatu zuen, haur eta nerabeak agenda politikoaren erdigunean jartzeagatik.
Haur eta gazteen ongizatean sakontzeko modurik onena, haur eta gazteen eskubideak bermatzea dela uste dute Pasaiako Udalan. Hori dela eta, Haurren eta Gazteen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunari lotuta jarduera sorta antolatu dute egunotako, herriko beste hainbat eragileekin batera. 20an bertan, ekintza bereziak burutuko dituzte Pasaiako hezkuntza komunitateetan. Ostiralean ordea, hilaren 22an, Pasaiako hiru ikastetxeetako ikasleen topaketa burutuko dute Antxoko Ibaiondo frontoian. Bertan gazteek egindako proposamenen jarraipena egingo dute, haien eskubideen defentsan sakontzeko.
Dena dela, beste jarduera ugari egingo dituzte datozen egun eta asteetan lau barrutietan. Egitarau zabala prestatu dute, baina oinarri bera izango du, gazteak erabakien erdigunean kokatzea, parte hartu dezaten eta eragiten dieten politiken parte sentitu daitezen.
Ekintzak lau multzotan banatu dituzte, Sormen Habiak, Aktibatu eta Ahaldundu, Kalea gurea da! eta Itsasoai begira, denak gazteen autonomia bultzatzeko asmoz. Aurreko ostiralean sortu berri den APPAGazte aplikazioarekin Antxo ‘hackeatzen’ aritu ziren. Hurrengo hitzordua ordea, bihar izango dute Donibaneko frontoian, 17:30etatik aurrera jolasak egingo dituzte baitituzte txokolatada on batez lagunduta. Azaroaren 25etik 29ra bestalde, aniztasun maskaren erakusketa izango da ikusgai Trintxerpeko liburutegian.
Haurren eta Gazteen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Egunari lotutako egitaraua.
Azaroak 19, asteartea.
- Jolasak eta txokolatada Donibaneko frontoian 17:30ean.
Azaroak 20, asteazkena. Haurren eta Gazteen Eskubideen Aldeko Nazioarteko Eguna.
- Ekintza bereziak egingo dituzte ikastetxeetan 12:00etan.
Azaroak 21, osteguna.
- Buruarinen tailerra San Pedroko liburutegian 17:30ean. Pasaiarekin lotura duten pertsonaia egingo dituzte, bikingoak, piratak etab. Interesdunek aldez aurretik eman beharko dute izena, helbide elektronikoz.
Azaroak 22, ostirala.
- Haur eta nerabeekin topaketa eta parte hartze saioa, Antxoko Ibaiondo frontoian 9:30ean.
- Zirku tailerra, 3-16 urte bitarteko haur eta gazteentzat, Azkueneko pistetan 17:00etan.
- Eskubidean kalejira familian Azkuene kaletik abiatuta 18:30ean.
Azaroak 24, igandea.
- Pasaia puntu garbia Donibaneko Alabortza familian garbitzeko ekintza, 11:00etatik 13:00etara.
Azaroak 27, asteazkena.
- Kattalinen abenturak ipuin interaktiboaren kontaketa Trintxerpeko liburutegian 17:30ean. 0-7 urte bitarteko aurrentzat.
Abenduak 12, osteguna.
- Arkitektura tailerra 4-12 urte bitarteko haurrentzat, 17:30ean Ubera liburutegian.
Abenduak 15, igandea.
- Käffka, emakumeen arteko maitasun positiboaren inguruko antzezlana, Pasai Donibaneko Kulturgunean 19:00etan. 12 urtetik gorako gazteei zuzendutako antzezlana da, sarrerak 10 euroan izango dira salgai.