Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Nere Mujika eta herrietako kantu jirak, Oarsoarrak Sarien hartzaileak

Nere Mujika errenteriarra eta herrietako kantu jirak izango dira 2019ko Oarsoarrak Euskararen Sarien onuradun. Sari emate ekitaldia hilaren 29an da, Donibanen.

Nere Mujika.
Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2019/11/18

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak erabaki du nori eman 2019ko Oarsoarrak Euskararen Sariak: Nere Mujika euskaltzale eta ekintzaile errenteriarrari, eta Errenteria-Oreretako, Lezoko, Pasai Donibaneko, Antxoko eta San Pedroko kantu jirei. Sari emate ekitaldia azaroaren 29an izango da, Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 19:00etatik aurrera. Ekitaldi irekia da, nahi duen oro joan daiteke.

Oarsoarrak Euskararen Sariak 2010etik ematen ditu Oarsoaldeko Euskara Batzordeak. Epaimahaia, eskualdeko euskalgintzako ordezkariek osatzen dute: Oarsoaldeko lau udalek, eta Errenteria-Oreretako Lau Haizetara Euskalzaleen Topaguneak, Oarsoaldeko AEK-k, Oarso Bidasoko Hitzak eta Oiartzungo Ttur-ttur euskaltzaleon bilguneak dute ordezkaritza bertan. Hala, epaimahaiak hobetsi du Mujikaren kasuan euskara bere bizitzaren ardatz izanik eman duen ereduagatik saritua izatea. Kantu jiren kasuan, euskara kalera ateratzeko egiten duten lana aitortu nahi izan du, eta jende askorentzat euskarara hurbiltzeko bide izateagatik.

Nere Mujika
Altza-Herreran jaioa baina aspaldi errenteriartua. Urte luzez irakaskuntzan jardun zuen. Frankismo garaia izan arren, euskara eta euskal kultura transmititzen zizkien ikasleei, dantza ardatz hartuta gehienetan. Nere Mujika euskaraz mamitutako bizitza baten eredu argia da. Alor askotan aritu den eta ari den arren, euskara du beti erdigune; emakume taldeen antolaketan, dantza ikastaroetan, kopla kantari, elkartasun ekintzetan, kantu jiran eta herrigintzan beti euskaraz eginez eredu bikaina ematen digu Nerek.

Kantu jirak
Kantuak, euskarazko kantuak asko eman dio herri honi eta oraindik ere asko ematen dio. Azken urteotan herriz herri zabaltzen ari diren kanturako taldeek poza ematen dute. Gure herria bizirik dela sentiarazten digute bazterrik bazter. Euskara kalera ateratzeko egiten duten lana azpimarragarria da. Herrietan euskal giroa zabaltzeaz gain, jende askorentzat euskarara hurbiltzeko, euskara ikasteko akuilu eta makulu bihurtu dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.