Donibaneko saneamenduaz hitz egiteko bilera egingo dute ostiralean
Eguzki Talde Ekologistak ur zikinen aferari heltzeko bilera deitu du ostiralerako, Donibaneko adinekoen egoitzan 18:30ean.
Bi hamarkada baino gehiago igaro dira EBk saneamendu azpiegituren zuzentaraua esleitu zuenetik,baina Pasaiako badian hondakin urak tratatu gabe hartzen dituzten guneak daude oraindik. Kasua bereziki larria da Donibanen, izan ere, alde zaharreko ur zikinak zuzenean jaurtitzen dira itsasora. 20 urte daramatzate pasaitarrek ur zikinak atzean utzi ezinik.
Dirudienez, aspaldiko arazoari konponbidea ematen hasiko dira hurrengo hilabeteetan Pasaiako Udala eta URA Uraren Euskal Agentzia. Saneamendu obrak egingo dira, baina prozesu, luze, garesti eta ezerosoa izango dela dirudi, bizilagun zein bisitarientzat.
Eguzki talde ekologistak, bilera deitu du ostiralerako 18:30ean adinekoen egoitzan, gaiaz hitz egiteko. Bildutako informazio guztia, herritarren eskura jarriko dute ekologistek eta horren arabera hemendik aurrera emango dituzte urratsak eztabaidatuko dituzte.