'Llamame Yesi' liburua aurkeztuko du Oscar Gavilanek Noski liburu dendan
Liburu aurkezpenak antolatzen jarraitzen du Noski liburu dendak, eta ostiralean Oscar Gavilan, Eibarren jaio eta egun Salamankan bizi den idazle eta poetaren azken liburuaren gainekoak ezagutzeko aukera eskainiko du.
Liburu aurkezpenak antolatzen jarraitzen du Noski liburu dendak, eta ostiralean Oscar Gavilan, Eibarren jaio eta egun Salamankan bizi den idazle eta poetaren azken liburuaren gainekoak ezagutzeko aukera eskainiko du. Llamame Yesi liburua thriller ilun ukituak dituen drama erromantikoa dela azaldu du Gavilanek. Victor, 45 urte inguruko aberatsak depresioa du eta bizitzarekin amaitzea erabaki du. Duen dirutza gutzia, alkohol, jokoa eta prostituzioan xahutzen hasi eta Yesi ezagutu du. Prostituta da eta berezi sentiarazten du, Victorren bizitza aldatzeraino.
Nobela gogorra eta aldi berean oso humanoa dela dio Gavilanek, “nobela sakona da eta bizitzan izaten diren gorabeheren gaineko hausnarketa bultzatzen du”.
Hiru poema liburu, Esencias de una vida, Palpitos, eta Amor sexo vida, eta Llamame Yesi eleberria argitaratu ditu Gavilanek. Julio Santos idazlearekin batera arituko da liburua aurkezten Gavilan ostiralean (hilak 22) 19:00etan Noski Liburu dendan.