Zaldunborda gelditu plataformak bilerara deitu du ostegunean
Zaldunbora gelditu plataformak batzarrera deitu du ostegunean 14:00etan. Merkatuzarren izango da bilera eta deialdia merkatariei begirakoa bada ere, herritar orori zabalik dagoela jakinarazi dute plataformako kideek, eta horretara deitu dituzte.
Azken asteetan Errenteria-Oreretako hainbat saltoki txikitako erakusleihoetan Zaldunbordan egin nahi duten outlet erraldoiaren aurkako txartelak ikus daitezke.